Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Imágenes presentando Navarra

Antolatu bidaia

Donejaku bidean daudenak


Los Arcos

Herria: LOS ARCOS (31210)

Zonaldea: Erdialdea

Esteka interesgarriak:

www.losarcos.es

www.turismotierraestella.com

E-posta: ayuntamiento@losarcos.es

Udal informazioa: Biztanleria, hedadura...

Lizarra eta Viana herrien artean dago, Odron ibaiak zeharkatua, nafar erregeek maiz eta nabarmen haren alde eginiko herri hau.

Donejakue bidearen geldiune ezinbestekoa, haren bazterretako bakoitzean historia, artea, folklorea eta gastronomia sumatzen dira. Donejakue bidea ospitalez, ostatuz, eta noblezia-etxez josia dagoen kale nagusitik barna doa, eta Los Arcos herriak izan zuen indarra erakusten digu, pelegrinen joanari zein bidegurutze izateari esker.

Herriko alde zaharra Erdi Aroko itxurakoa da, kale luze eta paraleloak jantzita. Garai batean harresiz inguratuak ziren kaleok, baina geroago eraikin berriak egiteko erabili ziren.

Gotor-plaza haren lekuko gisa, bi portale ditugu: Estankokoa eta Gaztelakoa, garaipen arkuaren itxuraz. Azkenik, Santa Maria eliza nafar barrokoaren multzo harrigarrienetakoa da, arras aberatsa eta ikusgarria.

Abuztuaren 14-20 bitarte, Jasokundeko Ama Birjinaren eta San Rokeren omenez, herriko jaiak ospatzen dira. Egunotan entzierroak eta behi suharren txuliaketak, musika eta su festa ditugu karriketako animagarri.

Jaiak ospatu aurreko igandean, artisau azoka egoten da herrian.


Kokapena:

Zerbitzuak

Zerbitzu orokorrak:

  • Aire zabaleko kirol esparrua
  • Askaldegi
  • Bainu esparrua
  • Bankua
  • Bisita gidatuak
  • Botika
  • Gasolindegia
  • Haur-parkea
  • Igerilekua
  • Interneta
  • Jatetxe / kafetegiak
  • Kutxazain automatikoa
  • Osasun-etxea
  • Osasun-zerbitzua
  • Ostatu
  • Pilotalekua
  • Supermerkatua / denda
  • Taberna
  • Turismo bulegoa

Cuaderno de viaje

Bidaiako koadernoak interesgarriak zaizkizun edukiak pilatu eta dokumentu bat sortzeko aukera ematen dizu; gero, gorde edo inprimatzeko aukera ere izanen duzu.

Partekatu

  • Enviar esta información a un amigo



Zure txanda da: esaguzu pentsatzen duzuna
Sartu hemen zure iritziak, argazkiak eta bideoak

blog comments powered by Disqus