Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Imágenes presentando Navarra

Antolatu bidaia

Leitza

Herria: LEITZA (31880)

Zonaldea: Pirinioak

Esteka interesgarriak:

www.plazaola.org

E-posta: leitza@infolocal.org

Udal informazioa: Biztanleria, hedadura...

Nafarroako ipar-mendebaldean dago herri hori, Leitzarango zabalgune batean, Plazaolako bide berdeak zeharkatuta eta mendiz inguratuta; han-hemenka ageri diren baserriak besarkatzen dituzten auzoek osatuta dago. Inguruan belardi berde ugari daude, eta horietan, ardiak eta behiak bazkatzen dira, edo zaindutako baratzeak, ibai handiak edo baso sarriak ageri dira. Emaitza margolan eder bat da, klima atlantikoa nagusi den ibar horren idiosinkrasia islatzen duena.

Alde Zahar politaren zaindari altxatzen da San Migel eliza -herriko gune askotatik ikusten da-. Leitzako eguneroko estanparen zati dira bere dorre ikusgarria, bere arkupe neoklasikoa eta bere harri gris urdinkara. Bere karriketan barna etxe handiak daude, bi isurialdeko teilatuak, zurezko balkoiak eta teilatu-hegal handiak dituztenak. Zurezko armazoia duten etxeak eta jauretxeak ere ez dira falta. Klase horretakoa da udaletxea. Bere altxaeran harri gris urdinkara ageri da, eta arkupe, terraza eta rococo estiloko armarria ditu.

Leitza nabarmentzen da, gainera, bertan ospe handiko kirolariak jaio direlako, esaterako, Abel Barriola eta Oinatz Bengoetxea pilotariak, baita herri kirolarekin duen harreman estuarengatik ere. Kirol horiek antzinako eguneroko bizimoduaren omenaldia izan nahi dute, baita nekazaritzako lan gaitzena ere. Mikel Saralegi edo Iñaki Perurena izenak asko entzuten dira harrijasotzaileei buruz hitz egiten bada. Izan ere, Iñaki Perurenak harriari eskainitako museo bat sortu du, Peru-Harri izena duena.

Eta aukeran duzun plazer sortan...

  • gastronomia dastatzea, besteak beste, txistorra edo haragi erreak dituzu ahoa gozatzeko.

  • Ibilaldiak Leitzalarrea bezalako paisaia sorginduak ezagutzeko. Zuhaitz zaharren baso gotikoa da hori, herritik 13 kilometrora; hor aise suma daiteke sorginen edo lamien itzala Izaietako izaien artean.


Kokapena:

Datu interesgarriak

Zerbitzuak

Zerbitzu orokorrak:

  • Askaldegi
  • Bankua
  • Botika
  • Gasolindegia
  • Haur-parkea
  • Igerilekua
  • Jatetxe / kafetegiak
  • Kiroldegia
  • Kutxazain automatikoa
  • Osasun-etxea
  • Osasun-zerbitzua
  • Ostatu
  • Pilotalekua
  • Supermerkatua / denda
  • Taberna
  • Zinema

*Ordutegi eta prezio orientagarriak. Gomendagarria da erakundearekin baieztatzea.


Cuaderno de viaje

Bidaiako koadernoak interesgarriak zaizkizun edukiak pilatu eta dokumentu bat sortzeko aukera ematen dizu; gero, gorde edo inprimatzeko aukera ere izanen duzu.

Partekatu

  • Enviar esta información a un amigo



Zure txanda da: esaguzu pentsatzen duzuna
Sartu hemen zure iritziak, argazkiak eta bideoak

blog comments powered by Disqus