Antolatu bidaia

Ajoarriero

Ohiko menua

Multimedia


Nafarroak itsasoa ez duen arren, bakailaoa ajoarriero eraran errezeta tipikoenetarikoa da. Menu tradizionaletan beti eskaintzen den jakia izateaz gain, eskualdeko herrietako jaietan egiten diren leihaketa askoren protagonista da.

Errezeta buztinezko kazolan aurkeztu ohi da, eta bakailao papurtuaz gain, zatitan moztutako beste hainbat osagai ditu: tomatea, baratxuria, tipula, piper gorri nahiz berdea, patata eta pipermina. Osagai horiek bakailaoaren zaporea areagotu eta jakia koloretsu egiten dute. Benetan gustagarria egingo zaizu osagaiak era bikainean bateratzen dituen jaki hau.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da