Antolatu bidaia

Agoitzeko "kostrada"

Ohiko menua

Multimedia


Kostrada Agoitz herriko postre tipikoa da eta hala deitzen zaio, labean eduki ondoren, lortzen duen gainazal xigortu eta lehorrarengatik ("costra" gazteleraz). Tarta baten antzekoa da. Kanpoaldea bizkotxo baten gainaren gisakoa du eta barrualdean, berriz, zapore bikaineko krema leuna. Kostrada epel mahairatzen da, zatika, eta natilla arin batekin batera aurkeztu daiteke. Paregabeko postrea, gozozaleak liluratuko dituena.

ERREZETA:
Osagaiak: (8 pertsonendako)

Para la pasta:


  • 10 yemas de huevo
  • 200 gr. de azúcar
  • 200 gr. de manteca
  • 1 chorro de anís
  • 5 cucharadas de harina.

Para la crema:

  • 1 litro de leche
  • 7 cucharadas de azúcar
  • 2 yemas de huevo
  • 4 cucharadas de harina
  • ½ palo de canela.

Nola prestatu:

Katilu batean prestatu behar da orea. Horretarako, arrautza-gorringoak, azukrea, gantza eta anisa irabiatu behar dira, eta bitartean, irina pixkanaka gehitu.

Pastel-krema prestatzeko, ¾ litro esne kanelarekin egosi behar da. Azukrea gehitu, eta gorringoak eta irina pixkanaka urtuko ditugu gelditu den esne laurdenean, berriz ere irakin arte.

Molde batean gantzez igurtzi, orearen nahasketaren erdia eta pastel-krema bota, eta soberan gelditu den orearen erdiarekin estali.

Labea 180º-tan berotuko dugu, harik eta krema mamitu eta gainaldea gorritu arte (ordubete, gutxi gorabehera). Zatitan mozturik eta epel zerbitzatu behar da.



Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da