Antolatu bidaia

Txerrikume errea

Ohiko menua

Multimedia


Txerrikumea, urdakume eta tititxerri izenez ere ezaguna, txerriaren kumea da eta pisu egokiena 6 eta 8 kilotan du. Prestatzeko modu ohikoena egurrezko labean eta bere koipean osorik erretzea da. Azal geruza karraskatsu baten ostean ageri den barrualde leun eta zaporetsuak bereziki txundituko ditu mahaikideak. Mahairatzeko, zatitan ebaki eta platerean jartzen da letxugaz eta tipulaz prestaturiko entsalada batekin.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da