Antolatu bidaia

Potxak

Ohiko menua

Multimedia

Pochas con guindillas
Pochas con guindillas
Potxak babarrun freskoak dira, ez oso irintsuak eta ondu baino lehenago biltzen direnak. Horregatik dira boli berdexka kolorekoak. Udako jakia da eta, zonaldearen arabera, hainbat modutan prestatu daiteke. Horrela bada, iparraldean galeperrekin dastatu daitezke eta Erriberan, berriz, aingirekin.

Edozein modutan ere, ohikoena da egosiak eta barazkiz egindako (tipula, piper berdea, tomatea bai eta porrua ere) olio erre batekin prestatzea. Oso zapore fina dute eta ahoaratzean duten ehundurak eta trinkotasunak gurina gogora ekartzen dute. Benetako luxu gastronomikoa.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da