Antolatu bidaia

Moscatela

Bertako produktuak

Multimedia


Ardo gozoa da, aperitibo eta postreei laguntzeko ezin hobea. Antzinako jatorria du edari alkoholiko horrek, eta lehen ardoak egiteko teknika oso garaturik ez zegoenean sortu zen. Egun, anitz bilakatu da prozesua, eta horren emaitza ardo gozoa da, aspaldian egiten zena baino suabeagoa eta usaintsuagoa.

Barietate zuriko mahats-pikor txikiekin egiten da moskatela, eta grekoen eta erromatarren garaian oso ezaguna zen. Ardo hori egiteko prozesua eta ardo zuria egitekoa oso antzekoak dira. Azken emaitza likore gozoa eta itsaskorra da, digestio-laguntzaile ona barietate guztietan. Kaoba koloreko moskatela, "Goya" motakoa, eta zuria, "Otxoa" bezalakoa, bukaera bikainak dira edozein otordutan. Likorearen tenperatura oso altua ez bada, izotzarekin zerbitzatu ohi da, gozotasuna pitin bat jaisteko eta zaporea nabarmentzeko. Gozatzeko moduko edaria da.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da