Antolatu bidaia

Zizak eta onddoak

Bertako produktuak

Multimedia

Setas rovellón
Revuelto de hongos
Buscador de hongos
Ensalada de hongos
Setas rovellón
Antzina, onddoak oso preziatuak ziren. Hain zuzen ere, ematen du onddo baten irudikatzerik zaharrena dela Egiptoko Amemenhat faraoiaren hilobiko horma-pintura batean aurkitu zena, Kristo aurreko 1450. urtekoa baita.

Nafarroa benetako mikologia paradisua da, hemen espezie ugari daudelako. Herrialdeko klima eta kokalekua direla eta, aniztasun lurraldea da erresuma, eta produktu horiei dagokienez berdin gertatzen da, Hartara, udazkeneko euriteek ahalbidetzen dute ziza eta onddoak ugaritzea, eta tenperatura hoztu ahala, ikusten da iparraldetik Erriberako lurralde epelagoetara zabaltzen direla.

Nafarroako espezie nagusiak
Jaten ahal diren espezieen artean honako hauek dira preziatuenak: boletus aereus espeziea (onddo beltza euskaraz), udazkenean harizti, pagadi eta gaztainadietan hazten direnak; eta boletus edulis espeziea (onddo zuria), adituen arabera koniferen basoetan eta kaduzifolioetan udan eta udazkenean hazten direnak. Dena den, amanita caesarea (gorringoa) da erregina, onddo preziatuenetariko bat delako. Onddo horrek denboraldiaren bukaera iragartzen omen du.

Gehien eskatzen diren zizen barietateen artean perretxikoa eta ilarraka ditugu. Nafarroako iparraldean ugariak diren arren, zaila da perretxikoak biltzea. Denboraldian, erronkariarrek "artzain-apurrei" gehitzen dizkiete, zapore aparta ematen dietelako. Ilarraka pagadietan aurkitzen da, eta pinudikoa baino preziatuagoa da, azken horrek erretxina-zapore pixka bat hartzen duelako. Udazkenean onddo beltza dugu, oso preziatua. Ikusi produktu horrekin egindako plater tipiko bat

Ultzamako parke mikologikoa
Proiektu aitzindaria da, ibar emankor horretan (5.800 hektarea) saihestu nahi baitira ziza eta onddo bilketan gertatzen diren masifikazioa eta gehiegikeriak. Jarduera horren zaleek bost eta hamar euro arteko kuota ordaindu behar dute eguneko, biltzen dituzten kiloen arabera.

Gainera, parke mikologikoak informaziogune bat du Lizason. Han, zonaldeko espezie jangarri ugariei buruzko informazioa eman, eta, bidenabar, bildutako zizen inguruko zalantzak argitzen dira.

Mikologiari buruzko jarduerak
Iparraldean hasten da denboraldia, irailaren bukaeran. Elgorriagan, Nafarroako Onddoaren eta Zizaren Kofradiak festa bat antolatzen du urtero. Herritarrek eta jakin-mina dutenek jaki zoragarri horren dohain gastronomikoak dastatzeko aukera izaten dute han. Iparraldeko pagadiek eta hariztiek esnegorri eta ziza arre ugari eskaintzen dituzte. Han ere kuletoa hazten da, zizen erregina edo erregeen ziza ere deitua.

Zizazaleek hainbat bilera garrantzitsu dituzte urtero. Horietariko batzuk dira Ziza eta onddoen jardunaldiak, Nafarroako Ostalaritza Enpresaburuen Elkarteak antolatuak. Urrian jatetxe batzuek menu bereziak eskaintzen dituzte, eta zizak osagai nagusiak dira horietan.

Orbaibarren, Iruñetik hurbil dagoen ibar lasai horretan, ibilbide mikologiko batzuk daude, guztiak seinaleztaturik. Urriaren bukaeran eta azaroaren hasieran, Orbaibarko Jardunaldi Mikologikoak egiten dira, eta, abenduan, Boilurraren Azoka. Azoka horretako jarduerarik nagusietariko bat da boilurrak txakur, txerri edo basurdeekin nola biltzen diren erakusten duen saioa.

Halaber, azaroan, Beterri peñak Jardunaldi mikologikoak egiten ditu Tuteran, Nafarroako Erriberan.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da