Antolatu bidaia

Kremazko tututxoak

Errezetak

Multimedia

canutillos e hojaldre rellenos de crema
canutillos e hojaldre rellenos de crema
Marmolezko mahai batean irina jarri, eta sumendi itxura eman.

Arrautzak erdian jarri, eta gurina —aldez aurretik bigundurik—, gatz pixka bat, azukrea, limoi xehatua eta ura gehitu.

Ongi nahastu ondoren, oratu egin behar da, ore homogeneoa egin arte. Horrekin moldeak bildu behar dira. Olioa bero-bero dagoenean, frijitu behar dira. Moldetik atera eta paperaren gainean jarri, sobera duen olioa xurgatzeko.

Krema egiteko, banillarekin eta limoi azalarekin irakin behar da esnea.

Katilu batean gorringoa, arto-irina, azukrea eta esne hotz pixka bat jarri eta dena irabiatu. irakiten ari den esneari irabiatutakoa gehitu, eta etengabe eragin behar da, gogortu arte. Koñak turrusta bat bota, eta minutu batzutan egosten utzi.

Tututxoak kremarekin bete, eta azukre-hautsa bota.

Osagaiak: 2 huevos, 350 gr harina, 150 gr mantequilla, 75 gr azúcar, ralladura de limón, 1 decalitro de agua, sal, azúcar glas, aceite de oliva. * Para la crema: 1/2 litro de leche, 3 yemas de huevos, 75 gr de azúcar, 1 vaina de vainilla, cáscara de limón, 50 gr de maicena, coñac.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da