Antolatu bidaia

Agoizko tarta zarakartua

Errezetak

Multimedia


Labezain etxeko Braulia amatxiren errezeta lortu dugu zuretzat, egiten duen tarta zarakartua, gozo-gozoa, ospetsua baita Agoitzen:

Katilu batean prestatu behar da orea. Horretarako, arrautza-gorringoak, azukrea, gantza eta anisa irabiatu behar dira, eta bitartean, irina pixkanaka gehitu.

Pastel-krema prestatzeko, ¾ litro esne kanelarekin egosi behar da. Azukrea gehitu, eta gorringoak eta irina pixkanaka urtuko ditugu gelditu den esne laurdenean, berriz ere irakin arte.

Molde batean gantzez igurtzi, orearen nahasketaren erdia eta pastel-krema bota, eta soberan gelditu den orearen erdiarekin estali.

Labea 180º-tan berotuko dugu, harik eta krema mamitu eta gainaldea gorritu arte (ordubete, gutxi gorabehera). Zatitan mozturik eta epel zerbitzatu behar da.

*8 pertsonendako errezeta da

Osagaiak: Para la PASTA: 10 yemas de huevo, 200 gr. de azúcar, 200 gr. de manteca, 1 chorro de anís y 5 cucharadas de harina. Para la CREMA PASTELERA: 1 litro de leche, 7 cucharadas de azúcar, 2 yemas de huevo, 4 cucharadas de harina y ½ palo de canela.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da