Antolatu bidaia

Eperrak txokolatetan

Errezetak

Multimedia


Garbitu ondoren, barnetik eta kanpotik ongi gazitu behar dira eperrak.

Olioa duen lapiko batean barazki zatituak jarri, minutu batzuetan frijitu, eta eperrak gehitu behar dira.

Pitin bat gorritu ondoren, ardo zuriarekin eta ozpinarekin estali behar dira. Lapikoa estali, eta su txikian utzi behar dira motel, puntu-puntuan egon arte.

Eperrak oso gogorrak badira, burruntzalikada bat oilo salda gehitzen ahal zaie egosten ari diren bitartean.

Behin eginik, sutatik kendu, eta txanotik pasatu behar da saltsa. Ontzi batean jarri, eta su txikian txokolatea gehitu. Etengabe eragin behar da, saltsa loditu arte.

Osagaiak: 4 perdices, 1 cebolla, 2 zanahorias, 3 dientes de ajo, 1 hoja de laurel, 1 vaso de vino blanco, 1 decilitro de aceite de oliva, 1 cucharada de vinagre, 1 cucharada de chocolate amargo, sal, pimienta negra y un cacito de caldo.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da