Antolatu bidaia

Mamia

Ohiko menua

Multimedia


Mamia ehundura leun eta krematsua duen eta ardi esnearekin nahiz gatzagiarekin egiten den postrea da. Gehienetan, eztia edo azukrea botatzen zaio jaten ari garen heinean, betiere, nahastu gabe. Fruitu lehorrekin ere jan daiteke. Egile batzuen esanetan, historiaurrean jaiotako postrea da. Garai hartan, artzainek kaikuetan berotzen zuten esnea gori-gori zegoen harri batekin batera, azken horrek ematen baitzion mamiak ezaugarri duen zapore keztatua. Egun, yogurtaren formatu berean saltzen da edota buztinezko edalontzi txikietan.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da