Antolatu bidaia

Errioxa Jatorrizko Deitura

Bertako produktuak

Multimedia


Hasieran, ia mahatsondo guztiak Pirinioetako bailaren hegoaldean kokatzen ziren, baita Ebro ibaiaren ondoko lursailetan ere. Denborarekin, laborantza Iruñetik Erriberaraino doazen lurretan finkatuz joan zen.

Eskualde bakoitzak berezko nortasuna du. Hau dela eta, bost azpi-zonaldetan sailkatzen da ekoizpena: Lizarrerria, Izarbeibar, Mendialde Beherea, Erribera Barrena eta Erribera Goiena.

Errioxa jatorrizko deiturako ardoa 12 eta 14 gradu bitarteko tenperatura dagoen lursailetan hazi eta garatzen diren mahatsetatik dator. Lurralde erdi-idorra da, eta, beraz, ez du sarritan euririk egiten. Ardo beltz, zuri eta gorriak aurki ditzakegu. Prozesu tradizional eta zorrotzari esker, ardoek merezitako ospea dute munduan zehar.

Jo honetara: Nafarroako upategien bilatzailea.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da