Antolatu bidaia

Txorizoa

Bertako produktuak

Multimedia


Nafarroa osoan ekoizten da, bai eskuz egindakoa zein industria mailan egindakoa ere. Oso posible da industrializatu zen lehenengo haragizko produktua izatea, Nafarroan sortu baitzen Espainiako haragizko lehenengo industria.

Hestebete gordin-ondua da, eta hauexek ditu osagai: urdai haragia, behi haragia urdaia, azukreekin, baratxuriarekin, gatzarekin (mikrobio-kutsaduraren aurka kontserbatzaile gisa jokatzen baitu) eta piperrautsarekin (herdoiltzea mugatzen baitu, kontserbazioa luzatuz) prestatua.

Nahasketa oratu ondore, tripa naturalean edo artifizialean hestekiak egiten dira; amaitutakoan, argizari tankera erakusten du, 40 milimetroko diametroarekin gutxienez. Ehundura suabe eta koipetsukoa da, eta kanpoaldean itxura pikorduna aurkezten du, eta, mozten dugunean, arroz-ale forma hartzen du, haragiaren eta urdailaren arteko diferentzia begi bistakoa izanik. Dastatzeko modurik onena ogiarekin eta ardo beltz on batekin batera jatea da.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da