Antolatu bidaia

Txistorra

Bertako produktuak

Multimedia


Ia Nafarroako harategi guztietan egiten da, bertan eguraldiak modu naturalez lehor daitezen laguntzen baitu, kerik erabili gabe. Epe motzean ontzen den hestebete bat da, egun bat eta 25 egun tartekoa, eta frijitua edo egosia jaten da, heste finean, zuzen edo ferra-itxuran.

Txerri haragiz, hirugiharrez eta urdaiz osatua da, eta gatzarekin, piperrautsarekin, baratxuriarekin eta hainbat azukrez prestatzen da; kolore gorria aurkezten du, eta, mozten dugunean, ihar eta koipe zatiak tartekaturik ikus ditzakegu. Eskuz egindako txistorrek ez dute kontserbatzailerik, hau da, 0 eta 6 gradu bitarteko tenperaturan mantendu eta laster kontsumitu behar dira.

Frijitua kontsumitzea ohikoena izaten da, ez oso egina eta oliba-olio apur batekin bero-beroan, baina gehiegi txigortu gabe, eta ogi-opil edo hostopil baten barruan.

Gehien kontsumitzen den unea Santo Tomas eguna izan ohi da, feria egunean hain zuzen, abenduaren 21ean, baita Eguberriak iritsi aurreko egunetan zehar ere. Dena den, oso normala da Nafarroako eskualde guztietako tabernetan aurkitzea urte osoan zehar pintxo gisa.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Esteka interesgarriak
  • Festa / omenaldia a href="http://www.turismo.navarra.es/eus/organice-viaje/recurso/Ocio-y-cultura/5003/Dia-del-Talo.htm">Taloaren eguna.