Antolatu bidaia

Potxak

Bertako produktuak

Multimedia

Recogida de pochas
Desgranando pochas
Recogida de pochas  
Oso erlazionatuta daude Nafarroako eltzeekin, eta bereziki Zangozan, Iruñean, Tuteran, Tafallan, Beran eta Irunberrin ekoizten dira; babarrun zuriaren barietate bat dira, heldu baino lehen jaten dena.  Artean lehortu gabe daudela aletzen dira lekak; horregatik aleak berdexkak dira, eta itxura higatu horretatik datorkie izena.
 
Lekale horiek bigunak, finak eta freskoak dira, eta bi klase daude Nafarroan: bertakoa edo giltzurrun-itxurakoa eta bojo klasekoa edo biribila. Sanferminetan hasten dira Nafarroako mahaietan agertzen, baina abuztuan iristen da haien une gorena. Bikainak dira erregosiak, haragirik erantsi gabe, eta lagungarri gisa, primeran datozkie pipermin berdeak ozpinetan.  Ikusi plater tipikoa, produktu horrekin egina


Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa