Antolatu bidaia

Borraja

Bertako produktuak

Multimedia


Normalean Nafarroako Erriberako baratzeetatik etortzen bada ere, borraja Mediterraneoko belarki-laborea da. 30 eta 70 cm tarteko altuera erdietsi dezake, eta bere zurtoina berde ilun kolorekoa da, mardula, hutsa, ilez estalia eta adarrez josia. Ukitzerakoan latza bada ere, ahosabaian gozoa eta leuna da, ahoan oso urtsua izanik.

Urte osoan zehar ekoizten den arren, kontsumitzeko urtarorik egokiena uda da. Patatekin jan ohi da, barazki-menestran edo osagarri moduan haragi eta arrainekin batera.

Nafarroako mugetatik at, orain dela gutxi hasi da kontsumitzen kontserban edo freskoa, belar txartzat jotzen baitzen. Bitxikeria gisa, aipatuko dugu erlezain nafarrek barazki hori ereiten dutela erlategien inguruan, landarea laboratzearen ondorioz lortzen den eztiaren.

Ba al zenekien...?

Grekoek tristura uxatzeko estimatzen zuten, eta zaldunei eskaintzen zieten torneoetan kemena izan zezaten.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da