Antolatu bidaia

Kardua

Bertako produktuak

Multimedia


Nafarroako bertako barazki bat da, batez ere Erriberan aurki dezakeguna, baina Nafarroako Erdialdeko parte handi batean ere hazten dena. Erromatarrek jada laboratzen zuten eta luxu handiko jakitzat hartzen zuten, eta horregatik gordetzen zuten gizartearen goiko klaserako bereziki. Europan oso preziatua den arren, gutxi kontsumitzen da, hagitz ongi garbitu eta prestatu behar delako. Nafarroan, ostera, bai etxeetan nahiz jatetxeetako sukaldaritzan eskuarki prestatzen den jakia dugu.

Zurtoin zabalak, haritsuak eta tenteak dituen landare mardul hori kalitate handikoa dela jakin ohi da arantzarik gabeko hosto zuri anitz dituenean eta barneko kukulua osatzen duten kanpoko hosto hutsak ez dituenean. Nagusiki neguko landarea da, baina izozteek bortizki eragiten diote; horregatik, klimatologiaren menpe dago beti.

Gaur egun kardua ekoizteko modua betidanik erabili izan ohi den tradizioko erabilera bezalakoa da. Ernetzen hasi bezain pronto estaltzen da, bai lurrez nahiz zakuz, eguzkiaren argitik babesteko. Zapore sendo bat dauka, garraztasun kutsuarekin, eta mineraletan oso aberatsa ere bada. Plater arina izan daiteke, baita plater bakar aparta ere, eta hauxe da ohiko prestaketa: oliba-olioarekin, baratxuriarekin eta urdaiazpikoarekin batera.

Ba al zenekien...?

Nafarroan zenbait kardu klase daude: Azkoiengoa (berdea eta handia), Corellako gorria (arestikoa baino txikiagoa) eta kardu arantzaduna (orri-mami zabalak eta hosto handiak).

Fresko kontsumitzeko denboraldia: invierno.

Oharrak

Nafarroan kardu mota batzuk daude: Azkoiengoa (berdea eta tamaina handikoa), Correllakoa (aurrekoa baino txikiagoa) eta kardu arantzaduna (orri-mami zabalak eta hosto handiak dituena).

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Festa / omenaldia a finales de diciembre se celebran en Corella las Jornadas del Cardo rojo.