Antolatu bidaia

Nafarroako Patxarana

Bertako produktuak

Multimedia


Patxarana etxeko edari lurrintsua da, Nafarroan jaioa. Bere izendapena basarana euskal hitzetik eratortzen da, eta elorri beltza edo basarana izendatzen du, likore hori fruitu honekin prestatzen baita. Batez ere Erdialdean eta Erriberan daude zuhaixka gehienak, arantzatsuak direnak eta adar zimurrak eta ilunak dituztenak.

Likore hau anisa basaranekin beratzearen ondorioz lortzen da. Basarana fruitu biribila eta txikia da, hur baten tamainakoa, beltz urdinxka eta gustu latzekoa. Hezur, mami eta azalaz osatua dago, C bitamina izanik. Basaranak udazkenean biltzen dira, eta haien beratzea kontuan hartu beharrekoa da, kolorea eta gainerako substantziak behar bezala aska daitezen.

Fruituak anis-bainua hartzearen emaitza gorri biziko nektarra da, 1988tik aurrera berariazko deiturak babesten duena. Antzinatik, urdaila indartzeko ezaugarri sendatzaileak eta hesteetako minaren aurkako gaitasun lehorgarriak dituela pentsatu ohi da. Adibidez, Blanka Nafarroako erreginak, (1385 - 1441) Santa Maria de Nieva monasterioan zegoela gaixotu zenean, patxarana edan zuela jakin izan dugu, dituen ahalmen sendagarriak direla eta.

Janari nafar bati amaiera bikaina emango dio edabe horrek, arrakasta handia izaten duenak bere zapore atseginari eta gozoari esker zein duen alkohol-graduazio baxuari esker. Nafarroako hainbat etxetan kanela, laranjaren azala edo kafe-bihiak gehitzen dizkiote, eztitasuna areagotzeko asmoz.

Ba al zenekien...?

Jatorriko Deitura Babestua maila goreneko aitorpen europarra da Kalitateko Produktuen Deituren barnean.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da