Antolatu bidaia

Idiazabal Jatorrizko Deiturako Gazta

Bertako produktuak

Multimedia


Europako sukaldaritza ondareko produktu bezala ofizialki onartua izatea eta Gastronomia Nazioarteko Akademiak Europako gazta onenenetariko bat izategatik urrezko domina eman izana produktu horren bikaintasunaren adierazgarri dira.

1989. urtetik aurrera, Urbia, Gorbeia, Aralar, Urbasa, Bidasoa-Baztan eta Nafarroako Pirinioak azpi-eremuetan ekoizten da Idiazabal Jatorrizko Deiturako Gazta, Idiazabal eta Urbasa deiturek bat egin ondoren. Izan ere, antzeko habitat eta bazkalekuak zituzten eta gazta lantzeko prozesu ia berdin-berdinak erabiltzen zituzten, eta horregatik batu ziren.

Idiazabal gaztaren bereizgarritasuna ardi latxaren gazta dela da; ardi latxa bereziki piriniarra da, txikia eta landakoa, muturbeltza edo muturgorria, eta ongi egokitzen zaie alharen aldiei. Neguan haranetan alhatzen dira eta, gainerako urtaroetan, altuerako larretan. Eskuz jezten dira martxoa eta uztaila bitartean. Bestalde, hagitz ongi antzeman daitezke gazta horieik: tamaina txikiko piezak, itxura biribildukoak eta azal gogorreko, laua eta hori argitik arre ilunera tartekoak.

Halaber, bere ezberdintasunak ahosabaian dasta daitezke, bere zaporea, indartsu bezain orekatua dena, paregabea baita; izan ere, gazta honetan zapore ezberdinak biltzen badira ere, ez da bata bestea baino nabarmenagoa. Keztatua (antzina horrelakoxea zen, artzainen txaboletan tximiniarik ez zegoelako) 60 egunez heltzen utzi ondoren lortzen da gaur egun.

Elikagaia gogoko duen edonor urtero, abuztuaren azken asteburuan, Uharte-Arakilen ospatzen den Artzai Egunera hurbil daiteke, artzain txakurren eta Idiazabal gaztaren inguruko jai egunaz gozatzeko eta piezarik onenak enkante batean eskuratzeko aukera izateko.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa