Antolatu bidaia

Tuterako Orburua

Bertako produktuak

Multimedia

Alcachofas
Recogida de alcachofas
Alcachofas
"Tuterako Orburua" Kalitateko Jatorrizko Deiturak babesten du, eta Nafarroako Erriberako 33 udalerritan laboratzen da, batez ere Erriberako hiriburuaren eraginpeko eremuan.

Berariazko forma dela eta, baratzearen lorea kontsideratzen da.
Nafarroan, "Blanca de Navarra" izeneko mota bakar-bakarrik laboratzen da. Barietate hori besteetatik bereizten duten ezaugarriak bere forma biribildua eta goiko aldean duen zulo zirkularra dira, bere hostoak ez baitira elkartzen lore-burua ixteko. Bestalde, 15-20 cm tarteko zurtoin bat izateagatik ezberdintzen da, baita bi hosto dituelako ere; horiek, samurrak izateaz gain, barnealdeko kardilaunik gabekoak dira, ile modukorik gabekoak, alegia.

Landaketa abuztuaren hasieran burutzen da, eta bilketa eskuz eta tarteka egiten da: udaberrian zazpi edo zortzi egunez behin, eta sei egunez behin udazkenean. Martxoaren erdialdera biltzen den beste kimu bat dago, baita hirugarren bat ere, uztailaren erdialdera ekoizten dena.

Antzinatik orburu egosiak edo infusioan hartzeak botere sendagarriak dituela sinistu izan da, egintza nabarmenak ekartzen baitituzte: tonikoak, digestio-laguntzaileak, diuretikoak, erreumaren aurkakoak eta gibela babesten dutenak, besteak beste. C bitaminaren oxidazioa saihesteko eta, ondorioz, aireko oxigenoak orburua belztu ez dezan, orburuak limoi tanta batzuez zipriztintzen dira.

Orburua frijitua, egosia, menestra ospetsuaren osagai moduan, txirlekin edota urdaiazpikoarekin kontsumitu daiteke. Prestatzeko milaka modu, bata bestea bezain ona. Erriberako baratzearen aberastasuna nabarmentzeko asmoz, urtero, maiatza aldera, Erriberako hiriburuan Barazkiak Goraipatzeko Jardunaldiak ospatzen dira, mota askotako jarduerak bateratzen dituztenak: hitzaldi teknikoak, gastronomia-lehiaketak, bertako produktuen dastalekuak, etab.

Ba al zenekien...?

Jatorriko Deitura Babestua maila goreneko aitorpen europarra da Kalitateko Produktuen Deituren barnean.

Oharrak

La única variedad autorizada por la Denominación es la autóctona Blanca de Navarra en las categorías Extra y Primera.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa