Antolatu bidaia

Zainzuri Zuria

Bertako produktuak

Multimedia

Espárrago blanco
Recogida de espárragos
Espárragos al natural
Espárragos en la nueva cocina
Espárrago blanco
"Nafarroako Zainzuria" Berariazko Deitura Aragoin, Errioxan eta Nafarroan ekoiztutako zainzuriei dagokie; Kontseilu Arautzaileari kalitate oneko ekoizpenerako egokiak iruditzen zaizkion esparruetan laboratzen dira eta Estra eta Lehen mailakoak merkaturatzen dira. Nafarroa osoko enbaxadoretzat hartuta, beren kolore zuriari, zuntz eskaseko edo zuntzik gabeko ehundura leunari eta zapore bikainari esker, erraz ezagutzeko modukoak dira.

Gaur egungo produktu aparta horrek aspaldi-aspaldiko jatorria du, Ka 3000 urte baino lehenagokoak diren Egiptoko zenbait pinturak adierazten duten bezala, fruitu honen lehen aztarnak aurkitu baitziren bertan. Hala ere, Erromatar inperioaren garaia arte ez dugu zainzurien aipamenik aurkitu, Plinio bezalako autoreen idazkietan lehenengo aldiz ageri baitira.

Esaten dutenaren arabera, elikagai fin horren lehenengo haziak Bagdadetik ekarri zituen bertako batek bere ekipajearekin batera, aipatutako hiria abandonatzera behartuta, Kordoban finkatu zenean. Bidaiatzen ari zela, Tuterako lagun batek jaki hura lehenengo aldiz dastatu eta hazi batzuk eman ziezazkioten eskatu zuen; Erriberako hiriburura itzultzean landatu zituen eta, geroztik aurrera, zainzuria Nafarroako mahaietako protagonistetako bat bilakatu zen.

Esparrua udazkenean prestatzen da; landaketa, aldiz, otsaila eta martxoa tartean. Gaur egun oraindik diraute betidanik erabilitako ekoizpen sistemek: goizeko seietan zainzuriak biltzen hasten dira egun berean ontziratzeko, ura, zainzurien osagaietariko bat, gal ez dezaten.

Ba al zenekien...?

Jatorriko Deitura Babestua maila goreneko aitorpen europarra da Kalitateko Produktuen Deituren barnean.

Fresko kontsumitzeko denboraldia: desde finales de marzo hasta mediados de mayo (fecha aproximada).

Oharrak

Kontsumo freskorako zainzuriak hiru merkataritza kategoriatan sailkatzen dira: "bikaina", "lehen mailakoa" eta "bigarren mailakoa". Kontserban jartzen direnak, berriz, "bikaina" eta "lehen mailakoa" kategorietan sailkatzen dira.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da