Antolatu bidaia

Lodosako Pikillo Piperra

Bertako produktuak

Multimedia


Baratze nafarraren "urre gorria" bezala ezagututa, pikillo piperra Nafarroako hego-mendebaldeko zonaldekoa da, eta bere Jatorrizko Deituraren babespean dauden udalerriak 8 dira: Andosilla, Azagra, Carcar, Lerin, Lodosa, Mendabia, San Adrian eta Sartaguda.

Gainerako piperrekin gertatzen den bezala, bere landarea Amerikakoa da jatorriz, eta Kolonek ekarri zuen Espainiara. Neguaren amaieran, hazitokian landatzen da eta maiatzean, berriz, soroan. Produktu ospetsu horren uztaroa irailetik abendura artekoa den arren, urte osoan zehar gozatu dezakegu, kontserba industriari esker, bere lehen eta estra mailez.
Beren kalitate ona bermatzen duen Kontseilu Arautzailearen zigilua ontzi guztietan aurki dezakegu.

Piper hauek erraz ezagutzeko modukoak dira, beraien ezaugarriak honakoak izanik: tamaina txikia, triangelu-forma, arinki makurtuta dagoen mutur puntazorrotza, kolore gorria eta ehundura fina. Beren zapore nahastezina eta dakarten C bitamina direla eta, duela hainbat hamarkadatik hona ospe handia lortu dute; hasierako plater gisa edo aperitifa bezala har daitezke, baratxuriarekin maneatuta, ozpin-oliotan, beteak edo hornigai moduan.

Fresko kontsumitzeko denboraldia: la época de recolección es de septiembre a diciembre.

Oharrak

El Consejo Regulador de la Denominación de Origen sólo acepta las clases comerciales Extra y Primera.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da