Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Imágenes presentando Navarra

Antolatu bidaia


Erronkari Jatorrizko Deiturako Gazta

Zonaldea: Pirinioak

Esteka interesgarriak:

http://www.denominacionesnavarra.com

Izendapena: Jatorria

Nafarroako Mendialdeko ipar-ekialdean, Erronkaribarra osatzen duten zazpi udalerrietan (Uztarroze, Izaba, Urzainki, Garde, Bidankoze, Burgi eta Erronkari) prestatzen da Pirinioetako seme gisa ezagutzen den gazta hau, jatorrizko deitura bat lortu zuen lehenengoa izan zena Espainian.

Ekoizteko epea abendutik uztaila bitartekoa da, ardiek erditzen duten aldia, hain zuzen. Eskuz egiten da gazta, rasa eta latxa ardien esne gordinez, legarrez eta gatzaz. Forma biribildua eta ertz biziak izateaz gain, bere azala naturala eta gogorra da, arre gorrixkatik gris urdinxka tarteko kolorea izan dezakeena.

Zapore berezikoa da, sendoa, ondo zehaztua, ukitu mingarrekoa eta gantzatsua. Sukaldaritzan Erronkari gaztarekin zenbait jaki presta daitezkeen arren, gazta berezko eran dastatzea da aukerarik onena, ardo on batekin batera.

Elikagai berezi hau gogoko dutenek kontuan har dezaketen iradokizun bat abuztuko Ama Birjinako festetan egiten den sariketa eta erakusketara hurbiltzea da, bertan Erronkariko gaztaz gozatu ahali zango baitute. Bestalde, Uztarrotzen dagoen Gaztaren Museoa bisitatzeko aukera dago, gazta prestatzeko prozesua ezagutu ahal izateko.


Datu interesgarriak

  • Oharrak: Aperitibo, pintxo edo postre gisa jaten da, ardo on batek lagundurik beti.

*Ordutegi eta prezio orientagarriak. Gomendagarria da erakundearekin baieztatzea.


Cuaderno de viaje

Bidaiako koadernoak interesgarriak zaizkizun edukiak pilatu eta dokumentu bat sortzeko aukera ematen dizu; gero, gorde edo inprimatzeko aukera ere izanen duzu.

Partekatu

  • Gehitu informazioa zure koadernoan



Zure txanda da: esaguzu zer pentsatzen duzun
Sartu hemen zure iritziak, argazkiak eta bideoak

blog comments powered by Disqus