Antolatu bidaia

Boilurraren Museoa

Gastronomia / Boilurra

Eguraldia


Fruitu baliotsu honi eskainitako lehen museo nazionala Allin ibarrean dago, Lizarratik 11 kilometrora eta Iruñetik 55era. Eraikin moderno batean dago, eta, hainbat euskarriren bidez, museoak boilurraren mundura hurbiltzen du bisitaria. Edukien gaineko taulak, multimedia proiekzio interaktiboak eta ikus-entzunezkoak, azalpenak emateko bitrinak eta produktuak saltzeko gune bat dira boilurrari buruzko multzo monografiko hau osatzen duten euskarriak.

Museoaren edukia
Lur azpian dagoen onddo bat da boilurra eta zenbait zuhaitzen sustraiei loturik bizi ohi da, besteak beste, arte, haritz, gaztainondo eta intxaurrondoen sustraiei loturik. Kolore iluna eta urrin berezi ditu, goi sukaldaritzan balio handiko produktua da eta Lokizko mendilerroko natura baliabidea. Hori dela eta, museoan kare mendilerro horren gaineko irudiak ematen dituzte, higadurak marraztu dituen silueta ikaragarriak ikusi ahal izateko.

Erakusketaren izarretako bat onddo honen bilaketa eta bilketari buruzko zuhaitza da. Horrez gain, gai horri berari buruz, "Boilurraren bila" ikus-entzunezkoa dute prestaturik. Bestalde, trufaren biologia zikloari dagozkion edukiak ere landuak dituzte. Eguraldi beroari eta prezipitazio urriei aurre egiteko gai diren aleak bakarrik heltzen edo umotzen dira. Nahiz eta batzuetan boilur erraldoiak aurkitzen diren, ohikoena tamaina ertaina izatea da, hau da, mahats ale eta patata baten arteko tamaina.

Ezagut ezazu boilurra eta bere historia...
Boilurraren urrin berezi ezin hautemanezkoa zaio gizakiari, eta horregatik, biltzaileek txerriak eta basurdeak erabili izan dituzte, usaimena dela eta duten gaitasunagatik. Hala eta guztiz ere, harrapatutakoaren zati bat jaten dutenez animalia horiek, ongi trebatutako beste batzuk erabiltzen hasi dira: ahuntzak, Cerdanyan, eta zakurrak, Espainian. Biltzaile adituek ere aurkitu ohi dituzte boilur hobiak, betiere, boilur euliek lagunduta.

Jaki xume bat luxuzko bihurtzeko gai izanik, balio handikoak dira goi sukaldaritzan. Gehien bilatzen direnak "tuber melanosporum" edo "diamante beltza" eta "tuber magnatum" dira.

Museoaren denda.
Nafarroako boilurra toki gutxitan saltzen da, eta hauxe dugu horietako bat. Boilur beltza eta udako boilurra dagoen sasoian, boilurra freskoa ere saltzen da. Boilurra oinarri duten produktu sorta zabala aurkituko dugu bertan: olioak, ozpinak, foie-grasa, saltsak, pasta, bonboiak... baita Nafarroako kontserba, likore eta ardo onenak ere. Gainera, jaki gozo hori eta onddoak sukaldaritzan nola erabili behar diren jakiteko liburuak ere badaude, baita nola hazi behar diren jakitekoak ere.

Antzinatean gaitasun afrodisiakoak zituela uste zuten. Egiptoarrek arrautza-irinetan pasatuta jaten zuten eta greziarrek onddo honen gaineko gastronomia lehiaketa bat antolatu zuten Kristo aurreko IV. mendean. Nolanahi ere, Erdi Aroan onddo hau jateari utzi zioten. Izan ere, kolore beltza duela, formarik gabekoa dela eta basoetan hazten dela kontuan harturik, hain zuzen ere, sorginen eta aztien bizilekuetan, deabruaren beraren adierazpen zela uste zuten.

XVIII. mendean, erregeen sukaldariek bultzada handia eman zioten produktu honi eta gaur arte iritsi da. Gordinik edo egosita, tinbalak bezalako platerak bikaintzen dituzte, ezin hobeki egiten dute bat ehizarekin edo foie-grasarekin, eta, osagarri gisa zerbitzatzen direnean, haragiak, nahaskiak eta jaki guztiak aberasten dituzte.

Boilurrari buruzko jarduerak
Ondasun hau ezagutu ahal izateko aukera gehiago daude Nafarroan. Esate baterako, Lizarran eta Baldorban Boilurraren Azoka egin ohi dute azaroan eta abenduan. Hain zuzen ere, azken horretan, onddo honekin prestatutako jakiez gain, txerri bat baliatuta, boilurra bilatzeko eta biltzeko lana erakusten dute. Azoka horiez gain, bailara horretan eta neguan eta udan, onddo honen gaineko bisitaldi gidatuak egiten dituzte.

Kokapena

Ordutegia

Todo el año: sábados, domingos y festivos, de 10:00 a 14:00. De lunes a viernes, apertura para grupos concertados.

Bisita gidatua

Deskripzioa: además de la visita guiada al museo, se pueden realizar dos actividades según temporada trufera, denominas :"Trufaexperiencia", que consta de visita guiada al Museo, visionado de un audiovisual sobre la "caza" de la trufa, recogida de trufa en plantación y degustación de productos trufados y "Adiestraexperiencia", en la que se participa en una exhibición de adiestramiento de perros truferos. Concertar cita con antelación.

Bisitaren prezioa: consultar.

Enpresa kudeatzailea: Navark

Ordutegia - Todo el año: consultar.

Oharrak

Posibilidad de compra online de trufa fresca y de productos de la tienda en www.trufaonline.es

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da