Antolatu bidaia

Bodegas Vinícola Navarra (Allied Domecq Wines España, S.A.)

Gastronomia / Upategiak

Multimedia

Eguraldia


1864an sortu zen, eta hazte zein hedatze historia luze eta zirraragarria dauka, Nafarroaren beraren historiari estu lotua. Upategi aitzindaria da, alde askotatik begiratuta, bai botilatzearen aldetik, bai eta merkatuen konkistaren aldetik ere; adibidez, aurreko mendearen erdialdera, Espainiako ardogile garrantzitsuenetako bat izatea lortu zuen.

Geroago, 1980ko hamarkadaren hasieran, Savin, SAk erosi zuen ia osorik enpresa, eta, gaur egun, Bodegas y Bebidas izeneko taldearena da.
"Castillo de Tiesas" markarekin -tradizio handikoa upategian- erreserbako ardo bat botilatzen da.

Interes handiko bi barietate-ardo dituzte; bata garnaxa barietatekoa da, eta bestea chardonnay-koa, eta "Castillo de Javier" etiketa daramate. "Las Campanas" marka ere tradizionala da, eta ardo beltzak, gorri bat eta zuri bat etiketatzeko erabiltzen da. "Viña del Recuerdo" marka nagusi da beste sorta bateko ardoen artean.

Ba al zenekien...?

Se trata de una bodega pionera en la elaboración del rosado.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da