Antolatu bidaia

Vega del Castillo, S.C.

Gastronomia / Upategiak

Multimedia

Meteorologia


Bodegas Vega del Castillo 1999. urtean sortu zen, Nafarroako Erdialdeko hiru herri enblematikoko mahastizainek beren ardoak egin eta merkaturatzeko zeuzkaten asmoak bateratzeko egindako ahaleginaren ondorioz. Enpresa berria honako hauek bat egitearen emaitza da: Bodega Cooperativa Olitense, 1911n sortua; Bodega Cooperativa Virgen de Ujué, Uxue herrikoa; eta Cooperativa Vinícola Nuestra Señora de Ujué, Pitillaskoa.

Hortaz, hiru produkzio gune daudela esan dezakegu; guztira, 345 bazkide dira, eta 7.200.000 litroko ardo kopurua egiteko ahalmena dute. Landatzeko batu den eremu osoa 750 hektareakoa da, eta horietan garnaxa, tempranillo, cabernet sauvignon, merlot eta biura barietateetako mahatsak lortzen dira.

Upategiak "Vega del Castillo" marka bateratuarekin merkaturatzen ditu ardoak.

Kokapena

Ordutegia

Todo el año: de lunes a viernes, de 10:00 a 13:00 y de 16:00 a 19:00. Sabádos, domingos y festivos, consultar.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da