Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Imágenes presentando Navarra

Antolatu bidaia

Otazu

Herria: ETXAURI (31174)

Helbidea: Calle Señorío de Otazu s/n

Zonaldea: Iruñerria

Web: www.otazu.com

Esteka interesgarriak:

www.denominacionesnavarra.com

www.vinonavarra.com

Telefonoa: 948329200

Faxa: 948329353

E-posta: otazu@otazu.com

Etxauri inguruak eta, bereziki, Otazu eta Erieteko jaurerriek mahastizaintzarekin eta ardogintzarekin izandako lotura historikoak gogoan hartuta, Gabarbide SA enpresak etxaldeko eraikinen inguruko 110 bat hektareatan mahatsondoak landatzea erabaki zuen 1991n, Frantziako chateau-en ereduari jarraikiz.

Bestalde, upategi zaharra birmoldatzea eta beste bat eraikitzea pentsatu zuen, tradizioa, modernotasuna eta edertasuna batzeko asmoz. Azken emaitza izan da Nafarroako mahastizaintza eta ardogintzaren gaur egungo egoeran ardoa ontzeko upategi harrigarri bat sortzea; egun, 2.000 upel dauzka, eta lehen mailan dauden upategien artean kokatu da.

Ardoak beltzak eta zuriak dira. Beltzek zahartze, ontze eta erreserba prozesu bat betetzen dute. Zuriak, chardonnay barietatean daude oinarrituta, eta gazteak izan daitezke, edo frantziar haritzezko upel berrian hartzituak.

Lehen botilatuak "Palacio de Otazu" eta "Palacio de Eriete" markekin merkaturatzen dira; etorkizunean "Señorío de Otazu" eta "Señorío de Eriete" markekin ateratzea espero dute.



Cuaderno de viaje

Bidaiako koadernoak interesgarriak zaizkizun edukiak pilatu eta dokumentu bat sortzeko aukera ematen dizu; gero, gorde edo inprimatzeko aukera ere izanen duzu.

Partekatu

  • Gehitu informazioa zure koadernoan



Zure txanda da: esaguzu zer pentsatzen duzun
Sartu hemen zure iritziak, argazkiak eta bideoak

blog comments powered by Disqus