
Herria: MURCHANTE (31521)
Helbidea: Calle Mayor, 191
Zonaldea: Erribera
Esteka interesgarriak:
Telefonoak: 948838640 - 617350113
E-posta: info@principedeviana.com
Bodegas Príncipe de Viana 1983. urtean sortu zuten, eta lehen instalazioak Murchanten jarri zituzten. Haien ondoan egungo upategia eraiki dute; teknologiarik modernoena dauka, eta AENOR-en ISO 9002 kalitate ziurtagiriaren jabe da. Ziurtagiri horrek ezin hobeto islatzen du enpresak ekoizte eta merkaturatze prozesuko fase guzti-guztiei ematen dien garrantzia.
1996an, lehen postua lortu zuen Nafarroa Jatorrizko Deiturarekin botilatzen diren ardoen esportazioan, eta oraindik ere postu horri eusten dio.
"Príncipe de Viana" eta "Agramont" dira bi marka nagusiak. Lehendabizikoa goi mailako sortako ardoetarako marka da. Ardook frantziar jatorriko barietate berrietatik lortzen dira: cabernet sauvignon eta chardonnay barietateak, nagusiki. "Agramont" marka ardo gazteena da; horiek egiteko, Nafarroako bertako barietateak erabiltzen dira: tempranillo, garnaxa eta biura.
Erreserbako oso ardo bikain bat ere merkaturatzen dute "Príncipe de Viana 1423" markarekin; izan ere, urte hartan, Karlos III.a Prestua erregeak Vianako Printzerria sortu zuen Karlos Evreux-ko bilobaren omenez.
Zure txanda da: esaguzu zer pentsatzen duzun
Sartu hemen zure iritziak, argazkiak eta bideoak