Antolatu bidaia

Monasterio de la Oliva Upategia

Gastronomia / Upategiak

Multimedia

Vinos bodega
Monasterio de la Oliva

Eguraldia

Vinos bodega
Nafarroako Antso Ramirez erregeak eskatuta, La Olivan kokatu ziren zistertar monjeak XII. mendearen erdialdera; garai hartan, indar handiz hedatzen ari ziren Europa osoan zehar.
Lekuaren ezaugarriak zirela eta, mahastizaintzari eta ardogintzari heldu zioten, eta, bizimodua ateratzeko, beren mahastiak landatu eta beren ardoak egiten hasi ziren.

Tradizio garrantzitsu hori agerian dago Erdi Aroko klaustroko harrietan; haien apainduran, askotan agertzen dira mahastizaintzarekin eta, batez ere, mahatsondoarekin eta haren fruituarekin zerikusia duten irudiak. Upategi gotikoa gorde egin da, baina, gaur egun, hurrenez hurrengo zaharberritzeen ondorioz, bilera gela ederra da.

Egungo upategia 1912an eraiki zuten, eta garai hartako hormigoizko lehen eraikinetako bat da. Hainbatetan zaharberritu ondoren, monjeek bertan jarraitzen dute ardoak egiten.
Gaur egun, ardoa beren mahastietako mahatsarekin egiten jarraitzen duen monasterio bakarra da, eta, hala, prozesu osoa kontrolatzen dute.

Botilatutako ardoak beltzak (erreserba, ondua eta gazteak) eta gorria dira; "Monasterio de la Oliva" marka daramate.

Kokapena

Ordutegia

Todo el año: de lunes a viernes, de 8:00 a 13:00 y de 15:00 a 18:00.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da