Antolatu bidaia

Gran Feudo

Gastronomia / Upategiak

Multimedia

Gran Feudo
Gran Feudo
Gran Feudo
Chivite

Eguraldia

Gran Feudo
Jatorri Izenera bildutako upategi zaharrena da; 1647an sortu zuten.
Duela hainbat urtetatik hona, Jatorri Izen berekoen artean, enpresa hau aitzindaria da kanpo merkatuan. Botilatuta dauzkaten ardoetako batzuek laudorioak jaso dituzte mundu osoko adituen eskutik, eta Espainiako onenen artean kokatu dira.

Chivitek instalazioak zabaldu egin ditu Lizarrerrian (Arintzano), Rafael Moneo arkitekto ospetsuak diseinatutako upategi batekin. Bisitan joan daiteke upategira, aldez aurretik deituta, eta jantoki bat dauka.

Upategian mota askotako ardo beltzak, gorriak eta zuriak egiten dituzte, eta azpimarratzekoak dira "Chivite Colección 125" ardoak; Arintzanon dituzten mahastietatik datoz. Bi beltz (Erreserba Handia eta Erreserba) eta bi zuri (chardonnay barietate-ardoa eta berandu bildutako moskatela) dira. "Gran Feudo" sorta ere badute (erreserba beltz bat, Viñas Viejas erreserba beltz bat, ondu bat, gorri bat, zuri bat eta moskatelezko ardo gozo bat).

Ba al zenekien...?

la empresa líder en el mercado exterior entre las de su Denominación de Origen.

Kokapena

Bisita gidatua

Deskripzioa: concertadas previamente y con degustación de 1 vino. Posibilidad de concertar catas, degustaciones y comidas.

Bisitaren prezioa: 6 €

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da