Antolatu bidaia

Carlos Magaña, S.L.

Gastronomia / Upategiak

Multimedia

Botellas
Sala de barricas

Meteorologia

Botellas
Kasedan dago, Mendialde Beherean, Nafarroa Jatorrizko Deituraren ipar mugan. Bodegas Carlos Magaña enpresa da Nafarroa Jatorrizko Deituran gogoan izan beharreko upategietako bat, bai orain arte egin duen bideagatik, bai bere ardoengatik, mahats onenarekin egiten baitira, arreta handienarekin; gainera, giza faktorea erabakigarria da, berezko nortasuna eta ezaugarriak ematen baitizkio ardo mota honi.

Instalazioek milioi bat litro har dezakete, eta guztiz eraberritu dira, ardoa teknika eta eskakizun berrien arabera egin ahal izateko, eta upelak frantziar haritz onenezkoak dira, oso pikor fin eta txigortze ertainekoak.
Ardo ondu eta erreserbako gisa merkaturatzeko ardoak egiten dira, merlot eta cabernet sauvignon barietateak erabiliz. "Melius" markarekin agertzen dira erreserbetan eta ardo onduetan.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa