
Herria: CORELLA (31591)
Helbidea: Calle Santa Bárbara, 40
Zonaldea: Erribera
Web: www.bodegascamilocastilla.com
Esteka interesgarriak:
Telefonoa: 948780006
Faxa: 948780515
E-posta: info@bodegascamilocastilla.com
XVII. mendeko upategi baten gainean sortu zen. Hasieratik, ardo beltzak, gorriak, zuriak eta moskatel gozoak egiten aritu da.
Geroago, 1987an, Aragoiko Arturo Beltrán sozietateak enpresaren kapitalaren ehuneko 91,66 erosi zuen. Gaur egun, 42 hektarea dauzkate, 1.689.000 litro biltzeko ahalmena eta 465 bat upel.
Azpimarratzekoa da upategia nabarmen indartu dela azken urteetan, eta jauzi kualitatiboa egin dela botilatze berrietan.
Upategia ardo beltzak, gorriak eta zuriak bultzatzen ari da. "Montecristi" da ardo lehorrak definitzen dituen marka. Aipamen berezia merezi dute moskatelek, nortasun handia eman baitiote enpresa honi; "Capricho de Goya" da ikur nagusia, eta, kalitatearen arabera, "Montecristo", "Goya" eta "Rayo de Sol" dauzka atzetik; azken bi horiek ez daude babestuta Nafarroa Jatorrizko Deituran.
Zure txanda da: esaguzu zer pentsatzen duzun
Sartu hemen zure iritziak, argazkiak eta bideoak