Magaña, hasi, ardo handiak egiten dituzten upategien modura hasi zen. 1968an, bete-betean heldu zion mahastizaintzari, mahats ona sortzeari. Nafarroan, aitzindaria izan zen frantziar barietateak sartzen, produkzio gutxiko baina oso kalitate handi-handiko klonak erabiliz.
Ardogintzan 1985ean hasi ziren, eta beren ardoek harritu egin zuten jendea; ondorioz, ardook beren bidea egin dute merkatuan.
Berriki, Barillasko upategia zabaldu egin da, Moneo arkitektoaren diseinuarekin.
Guztiak ardo beltzak dira, eta haritzean onduak. "Viña Magaña" da marka nagusia. Geroago, "Dignus" eta "Barón de Magaña" merkaturatu dira.