Antolatu bidaia

Luzaideko upategi

Gastronomia / Upategiak

Multimedia

Eguraldia


Upategia 32 hektarearen jabe da Los Arcos eta Torres del Rio herrien artean, eta horietan tempranillo, cabernet sauvignon, merlot, biura eta chardonnay barietateak landatzen dira. Upategiko instalazioak modernoak dira, eta guztira 13.253 metro koadro hartzen dituzte; horietatik, 4.600 metro koadro ardoa egiteko eta biltzeko erabiltzen dira, 3.600 upeletarako eta 2.400 botilategietarako.

Eraikinik adierazgarrienak erdialdean kupula handi bat dauka, dorre zirkular handi batez bururatua, tina adierazgarrien irudira; jakina, neurri handikoa da. Sotoan botilategi eta nitxoetarako lekua dauka.

Ardoak "Marqués de Valcarlos" markarekin merkaturatzen dira (ardo beltz ondua, gorria eta zuria) eta "Fortius" markarekin merlot eta cabernet sauvignon barietate-ardo onduak botilatzen dira.

Kokapena

Ordutegia

Todo el año: de lunes a viernes, de 8:30 a 13:30 y de 15:00 a 18:00. Junio y julio, de 7:30 a 14:00.

Bisita gidatua

Deskripzioa: recorrido por las instalaciones de la bodega y cata de 2 vinos más aperitivo (necesaria cita previa).

Bisitaren prezioa: 4€.

Ordutegia - Todo el año: de lunes a viernes, horario laboral. Sábado, a las 11:00 y a las 13:00. Concertar con antelación.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa