Inguruko mahastizainek sortu zuten 1993an: 360 mahasti hektarea bildu zituzten, horietako askok barietate berriak landatuta zeuzkatela. Upategia erabat berregina da, eta makina zein biltegi guztiak modernoak dira.
"Piedemonte" eta "Oligitum" dira marka nagusiak, eta ardo onduak, ardo beltz gazteak, gorriak eta hiru barietate-ardo zuri (biura, chardonnay eta moskatela) botilatzeko erabiltzen dira. "Memorando" eta "Viña Egozkue" markak hauetarako erabiltzen dira: ardo beltz gazte bat, gorri bat eta gehiago txandakatzekoa den zuri biura bat.