Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Imágenes presentando Navarra

Antolatu bidaia

Donejaku bidean daudenak


Lezaun S.L.

Herria: LÁCAR (31292)

Helbidea: Calle Egiarte s/n

Zonaldea: Erdialdea

Web: www.lezaun.com

Esteka interesgarriak:

www.denominacionesnavarra.com

www.saboresecologicos.com

Telefonoak: 948541339 - 948541231

Faxa: 948536055

E-posta: info@lezaun.com

Bodegas Lezaun Lakarren dago, Urbasa eta Andia mendilerroen magaletan. Barruti abantailatsua da mahastizaintzarako, eta klima atlantikoaren eta mediterranearraren arteko trantsiziokoa da bertako klima. Upategiak familia-etxebizitza bateko sotoan daude -sotoa hainbat mendetakoa da-, eta eraikina harlanduz eraiki zuten XVII. mendean; upategia deskribatzen duten lehen idatzizko dokumentuak 1830. urtekoak dira.

Upategiak, halaber, erretegi-jatetxe bat dauka, 60 lagun har ditzakeena; upategiaren erdi-erdian dago, eta upelez inguratuta.
Zuzenean lantzen dituzte beren mahastiak, eta, hala, mahatsaren kopurua zein kalitatea kontrolatzen dituzte, eta nekazaritza ekologikoa erabiltzen dute ekoizpen eredu gisa.

Barietate nagusiak tempranillo, merlot eta cabernet sauvignon izenekoak dira, baina grazianoa eta garnaxa ere erabiltzen dituzte.
Bi ardo sorta merkaturatzen dituzte: "Egiarte" ardoak, nekazaritza konbentzionalekoak eta kalitate-prezio erlazio onekoak, eta "Lezaun Ecológicos" ardoak, zein ardo ekologikoak baitira, edo nekazaritza ekologikokoak, eta helburu nagusitzat produktuaren kalitatea eta ingurumena zaintzea dituztenak.



Cuaderno de viaje

Bidaiako koadernoak interesgarriak zaizkizun edukiak pilatu eta dokumentu bat sortzeko aukera ematen dizu; gero, gorde edo inprimatzeko aukera ere izanen duzu.

Partekatu

  • Gehitu informazioa zure koadernoan



Zure txanda da: esaguzu zer pentsatzen duzun
Sartu hemen zure iritziak, argazkiak eta bideoak

blog comments powered by Disqus