Antolatu bidaia

Sarría, S.A

Gastronomia / Upategiak

Multimedia

Eguraldia


Upategi hau Garesen dago, eta 1950ean sortu zen. Nafarroako ardogintzaren sinbolo bat da.

Donejakue bidearen oinean dago, Izarbeibarren erdi-erdian, eta, Nafarroa Jatorrizko Deituraren barruko eremuen artean, mahastizaintzarako inguru egokienetako bat da, kalitate bikaineko ardoak ekoizteko klima eta lur baldintzarik onenak eskaintzen dituelako.

Mahastiek hartzen duten eremua, guztira, 210 hektareatik gorakoa da, eta barietate ugari erabiltzen dira: tempranillo, graziano, cabernet sauvignon eta merlot barietateak ardo beltzak egiteko; garnaxa, gorrietarako; eta chardonnay barietatea, zurietarako. Ardo guztiak, gorriak eta zuriak izan ezik, haritzezko upeletan zahartzen dira, eta beraiek botilatzen dituzte.
Gaur egun, "Señorío de Sarría" marka nagusiarekin, bi ardo sorta merkaturatzen dituzte. Lehendabizikoa kutsu tradizionalekoa da: Ondua, Erreserba eta Erreserba Handia beltzetan, gorri bat eta zuri bat. Bigarrenarekin, "Viñedo" izenekoarekin, beren mahastietatik ahalik eta onena atera nahi dute. "Viñedo" sortako ardo guztiak sail mugatuak dira, eta zenbakidunak.

Kokapena

Ordutegia

Todo el año: de lunes a jueves, de 9:00 a 17:30. Viernes, de 9:00 a 15:00.

Bisita gidatua

Deskripzioa:

visita y cata una vez al mes. Celebracion de eventos

Bisitaren prezioa: visita y cata 6€.

Oharrak

posibilidad de realizar catas con aperitivos, comidas de menús tradicionales o de alta cocina. Consultar precios. Establecimiento incluido en la Ruta del Vino de Navarra.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa