Jarduerak eta esperientziak

Jarduera enoturistikoak


* "Basoak eta mahastiak 2018"programa: deitu 848 420 420 telefonora edo bidali mezua turismo.otono@navarra.es helbidera.

Nafarroa ardo-lurraldea da, eta udazkena une egokia da  haietaz gozatzeko, zentzu guztietan gozatzeko ere: banaka, binaka eta familian, ukituz, usainduz... ez galdu jarduera hauek egiteko aukera eta atsegin hartu Nafarroa JDko ardo on batez.


BASOAK ETA MAHASTIAK 2018 PROGRAMA

Mahats-bilketa bertatik bertara bizi nahi? Bai, bertatik bertara ezagutu ahalko baituzu mahatsak eskuz biltzeko prozesua Nafarroako Ardoaren Bidera atxikitako lau upategiren batean. Jarduera zirraragarriak eskaintzen dituzte, hala nola lur orotako batean ibiltzea garnatxa-mahastietan barna, upategiek gordetzen dituzten istorioak ezagutzea eta, eguraldi lagun, dastatzeak eta hamaiketakoak mahastietan beraietan.

Eta, hori gutxi balitz, Nafarroa J.D.ko ardoak eta Erronkari J.D.ko gaztak dastatu ahalko dituzu, bai Iruñean, bai Nafarroako ardo-lurraldeetako hainbat establezimendutan.

Mahats-bilketari lotutako jarduerak:


* Erreserbak: mahats-biltzeari lotutako jarduerak upategiarekin erreserbatu behar dira zuzenean.

Dastatzeak: larunbatetan, urriaren 20tik abenduaren 22ra, 12:00etan, Iruña, Lizarra, Tafalla, Tutera eta Galipentzuko hainbat jatetxetan. Erreserbatu tokia Guiarte Navarra enpresan.

Kontsultatu jarduera enoturistiko guztiak biltzen dituen foiletoa.


BESTE JARDUERA ENOTURISTIKO BATZUK

  • Mahatsa familian biltzea Beitu Landa Turismoko Zentroak, Beiren, Erriberritik 4 kilometro eskasera, mahats-biltzea familian bizitzeko aukera eskaintzen dizu: mahatsa bildu mahastietan, zapaldu, zanpatu, botilaratu eta etxera eraman. Prezioa: 15€, bazkaria barne (txingarretan egina)
  • Malón de Echaide upategia, Cascanten: buggy edo 4x4 bat hartu, eta mahastietan barna ibiliko gara. Ardo bat hartuko da mahastietan, eta beste batzuk dastatuko dira upategian; helburua ardo desberdinen ezaugarri eta nolakotasunak antzematea da. Urriaren 14an, igandea, 10:30ean. Prezioa: buggyan, 70€. 4x4an, 55€. Erreserbak: Malón de Echaide upategian.



Razones para no perdértela

Primavera Verano Otoño Invierno

Momentu onena

Udazkenean
Nola osatu eguna

Nola osatu eguna

Jarduera horiez guztiez gain, kontsultatu bisita gidatuak eta dastatzeak eskaintzen dituzten upategiak.
Oharrak

Oharrak

Aldez aurretik erreserbatu behar da