Jarduerak eta esperientziak

Antolatu zure eguna sanferminetan

1 de enero, 2 de febrero, 3 de marzo, 4 de abril, 5 de mayo, 6 de junio, 7 de julio San Fermín… A Pamplona hemos de ir…

Uztailaren 6an, eguerdiko 12:00etan hasten da dena: Txupinazoa jaurtitzen da Udaletxe plazan, eta istant bat geroago, "¡Viva San Fermín! Gora San Fermin!" oihuek, suziria lehertzearekin bat, giro zirraragarria sortzen dute. Une horretatik aurrera, zuria eta gorria nagusituko dira Iruñeko karriketan 8 egunez, eta, berezko kolore horiekin batera, zezenak, musika, tradizioak, dantza eta giro ona izanen dira nonahi.

Zehatz-mehatz jakin nahi baduzu nola antolatu sanferminetako egun bat deus ere ez galtzeko, hona hemen gure proposamena:

Eguna hasteko, entzierroa ikusiko dugu haren ibilbidean dagoen balkoi batetik, sanferminetan aditua den bertako gidari batek lagundurik. Entzierroaren ondoren, ezin bestela izan, gosaria. Hiriko hotelen batean gosaldu ahal izanen duzu edo, zorionekoa bazara, Nuevo Casino elkartean. Lokal pribatu honetan, "Alpargataren Dantza" egiten da eta soilik bazkideak eta enpresa jakin batzuk sar daitezke. Gazteluko plazan kokatuta dago, Iruñeko bihotzean, eta han biltzen da Iruñeko gizartearen parte bat gosaltzeko eta hain giro bereziaz gozatzeko.

9:30etik aurrera, erraldoi eta buruhandien konpartsa karriketan barrena ibiltzen da. Sanfermin goizetarako proposamen erakargarri hau festetan egunero dauden beste ikuskizun batzuekin osatu daiteke: musika, dantza, antzerkia, herri kirolak... Gainera, Taconeran jartzen diren postuetara joan gaitezke arropa, artisautzako produktuak, fantasiazko bitxiak eta era guztietako artikuluak erosteko.

Ziur aski, goiza entzierroaren ibilbidean eta hirian bisita gidatu bat egiteko unerik aproposena ere bada. Gidariei esker, sanferminetan aditua izanen zara.

18:00etatik 20:30era bitarte, zezenketa ikus dezakezu plazan eta, hura bukatuta, peñen irteeran parte har dezakezu, horixe baita sanferminetako hitzordu koloretsuenetako bat.

Gauean, pintxoen ibilbidea egin dezakezu eta, ondoren, kopa bat cava eskuan duzula su artifizialak ikusi Baluarte Iruñeko kongresu jauregi eta auditorioko terraza pribilegiatuan.

Amaitzeko, hiriaren erdigunean barrena kokatuta dauden hamaika eszenatokitan musika eta abestiak zuzenean entzun ahal izanen ditugu.

Ekitaldi horiei buruzko zehaztasun guztiak izateko, jarri enpresekin harremanetan eta bizi festak sanferminetako abenturan gidatuko zaituen aditu baten eskutik:

•    Balkoien alokairua
•    Bisita gidatuak
•    Sanferminetako bizipen paregabeak

Razones para no perdértela

Primavera Verano Otoño Invierno

Momentu onena

Del 6 al 14 de julio
Nola osatu eguna

Nola osatu eguna

Consulta el programa de San Fermín de este año y no te pierdas ninguna de las actividades que te están esperando
Oharrak

Oharrak

Te aconsejamos reservar con antelación las actividades con las empresas.