Jarduerak eta esperientziak

San Fermin txikientzat

Nork esan zuen Sanferminetara ezin dela etorri umeekin? Iruñeko festetan adinak ez du mugarik jartzen. Denok gara ongietorriak, baita etxeko txikienak ere. Baina zin egiten dizugu helduenek ere primeran pasatuko dutela. Ondoren deskribatuko dizkizugu haiei eskainitako guneak, aukera mugagabeekin. Baina ez ahaztu jai-programan jarduera bakoitzaren ordutegiak kontsultatzea.

RUNA PARKEKO BARRAKAK
Barrakarik gabeko jaia... ez da jaia. Gaseko ukuiluetatik hurbil daude, Argaren Ibai Parkean, eta gazteenei gozaraziko dien erakarpen, jatetxe eta feria-postuz osatutako unibertsoa da. Nahitaezkoa da eremu hori bisitatzea.

DOAKO GUNEAK

  • "Hauek festak hauek!" parkea Askatasun plazan: puzgarriak, txotxongiloak eta eskulanak dira txikiek parte hartu ahal izango duten jardueretako batzuk.
  • "Birjolastu" Taconera parkean: automobil eta kamioi gurpilen gainean jauzi egin, latekin dorreak egin, zabor-edukiontzi batean sartu, enborren gainean ibili orekari eutsiz, sukaldean jolastu, melodiak konposatu eta altzariak margotu... gune berritzaile horrek sentimenak, trebetasunak, musika eta sormena lantzeko jarduerak konbinatzen ditu.  Materialak berrerabiltzeari eta birziklatzeari esker, dibertsio jasangarria bermatuta dago hemen.
  • "Kirol Ari" Media Lunako lubanarroetan: kirol anitzeko eremua, 8 eta 14 urte bitarteko gazteentzat, Media Lunako lubanarroetan eta Iruñeko Gotorlekuen Interpretazio Zentroaren ingurunean. Egunero aurreikusitako programazioa hainbat zonatan egingo da. Beste jarduera batzuen artean, saskibaloi, badminton, esgrima, herri kirolak edo ponian paseoak egin daitezke, eta baita piragua-ibilaldiak ere Arga ibaian.

ZEZENAK… EUREN ERARA
Lagunekin parkean entzierroak egiten jolastu ondoren, etxeko txikiek zezenekin gozatzeko ordua ere iritsi da.
  • Entzierroa: 8:00etan da baina hesian lekua hartzeko han egon behar da 6:30erako. Dena den, ordu bat geroago ganadua iristen ikustera eta ondorengo bigantxak ikustera ere joan daiteke. Beste aukera jostagarri bat entzierroaren ikuskizuna balkoi batetik ikustea da. Ez galdu xehetasunik entzierroa ikusteko moduari buruz.
  • Zezenurezkoa: urtetik urtera jende gehiago erakartzen duen planetako bat da.  Zezentxo freskagarri hori egunero izaten da 20:00etatik 21:00etara, udako ekitaldia antolatzen duen Maisonnave hotelaren aurrean.
  • Gaseko ukuiluak: barraken aldamenean daude eta Zezenaren Ferian parte hartzen duten ganadutegietako zezenak ikus daitezke bertan. Umeak harrituta geratuko dira animalien tamainarekin atseden hartzen ari direla gertutik ikusten dituztenean.
  • Zaldun eta mandakoen desfileak: familian bizitzeko beste esperientzia polit bat da udaletxetik zezen-plazaraino egunero egiten dena zezenketaren aurretik.
  • Zezensuzkoa: 21:45ean, udaletxetik abiatu eta alde zaharreko kaleetan barrena, ausartenek zurezko eta kartoizko zezen bereziaren aurrean korrika egin ahal izango dute, jaurtitzen dituen txinpartei ihes egiten dieten bitartean.

KALEA, ETENGABEKO JAIA
Egunero 21:00etan, Karlos III.a etorbidea aire zabaleko agertoki bihurtzen da "Kaleko antzerkia" programa hartzeko. Hainbat konpainiak alaitzen dute hiriaren erdiguneko etorbidea kalejira antzeztu ikusgarriekin. Askotan, elementu berritzaileak eta oso erakargarriak sartzen dituzte.

Egia esan, paseatze hutsarekin nahikoa entretenimendu izango duzu; kalea etengabeko jaia da eta era guztietako ikuskizunak inprobisatzen dira: magoak, mimoak, pailazoak, dantzariak, zirkuko artistak eta era guztietako musikariak, txikienei irribarre bat ateratzeko prest daudenak edozein txokotan.

ERRALDOI ETA BURUHANDIEN KONPARTSA
Eta nola ez, kalean ibili ahal izango zara Erraldoi eta Buruhandien konpartsarekin batera. Erraldoien 4 bikote, buruhandiak eta kiliki eta zaldiko maitatu eta miretsiak Iruñeko kaleetan barrena ibiliko dira dantza-erritmoan.

TXIKIEN PEÑAK
Txikien peñei laguntzea aukera aproposa da jaien alderdirik espontaneoena familian bizitzeko. Elkar zaitez haiekin eta ikusiko duzu nola kutsatuko zaren haien giro bikainaz.

SUAK
Azkenik, eguna amaitzeko, ez dago plan hoberik Gaztelugibelean su artifizialei begira munduko piroteknia onenetakoek zerurantz jaurtitzen dituzten txinparta koloretsuekin mirestea baino.

Razones para no perdértela

Primavera Verano Otoño Invierno

Momentu onena

Uztailaren 6tik 14ra.
Nola osatu eguna

Nola osatu eguna

Kontsultatu urteroko San Fermin programa, eta umeentzako ikuskizun-aukera zabala aurkituko duzu
Oharrak

Oharrak

  • Jende asko dagoen tokietan begien bistan izan beti seme-alabak eta hartu behar diren neurriak.
  • Txupinazora joan nahi baduzu, gogoan izan leku lasaiagoak badirela familian gozatzeko, esaterako, Sarasate pasealekua edo Foruen plaza.