Jarduerak eta esperientziak

Jan eta edan sanferminetan

Sanferminak ezin dira ulertu urdaila bete gabe, dastamenerako festa ikaragarriak baitira.

Eguneko lehen ordutik pilak ondo beteta izateko, gosari on bat behar dugu. Eta ba al da modu hoberik txurroak txokolatearekin jatea baino egun osorako indarrak hartzeko?. Alde Zaharrean hainbat establezimendutan oso gozoak jartzen dituzte.

Goiz erdian hamaiketakoaren ordua izaten da. Otordu tipikoa izaten da hemen. Ezin duzu huts egin! Hamaiketakoa egiteko plater ohikoenetakoa hauxe da: arrautza frijituak tomate, txistor edo hirugiharrarekin. Nabarmentzekoa da uztailaren 6koa. Oturuntza horretan, familiek eta koadrilek bapo jan eta edaten dute txupinazo eguneko martxari eusteko.

Gero, bazkaria dator, eta Iruñeko jatetxeetara joatea da onena. Jaki tradizionalenak eta garaiko sukaldariburu onenen proposamen berritzaileenak dastatu ahal izango ditugu.
Nafarroako plater tipikoen artean, ajoarriero bakailaoa edo arkumea txilindroi erara probatzea gomendatzen dugu. Txingarretan erretako haragirik onenak eta Nafarroako baratzeak eskaintzen dituen barazki goxoenak ere aukera ditzakegu. Bestalde, zezen-buztan erregosia sanferminetako jaki tipikoa da eta jatetxe gehienetako kartan aurki dezakezu.

Jaki bikain horiei laguntzeko onena, Nafarroako ardo on bat. Beltza, gorria edo zuria, zaporeak egiten ditu berezi eta horregatik dute nazioarteko ospea. Beste aukera bat sagardoa da: freskoa eta azidotasun puntu batekin, benetako gozamena da ahosabaiarentzat.
Eta, amaitzeko, bazkalondoan ezin du falta Nafarroako berezko digestio-laguntzailea:  patxarana.

Askarira iritsita, ezin dugu pasatzen utzi sanferminetako beste jaki klasiko bat: zezenketetako askariak. Hemen ez dago araurik: buruak imajina dezakeen edozein jaki sartzen da tripa-festa berezi honetan, askorentzat eguneko bakarra izaten dena. Zezen-plazara joaten ez direnek pintxo-tabernen aukera dute: arrautzaren edo piperraren frijitua, onddo-nahaskia, patata-tortilla edo kroketa tradizionala dastatzeko.

Eguneko azken otordua egiteko Gaztelugibelara hurbil gaitezke. Su artifizialak ikusten ditugun bitartean ogitarteko eder bat jan dezakegu indarberritzeko.

Batzuentzat orduan hasten da sanfermin-jaia eta, horregatik, kalimotxoa probatzeko unea da, ardoarekin eta kola freskagarriarekin egindako nahasketa edo, bestela, Nafarroako artisau-garagardoak. Gogoratu baso berrerabilgarria lortzeaz horretarako prestatutako banaketa-puntu ugarietako batean. Horrela, proposamen jasangarri eta ingurumena errespetatzen duenari lagunduko diozu.

Azkenik, eguna behar baino gehiago luzatu zaienentzat, ez dago salda bero bat hartzea bezalakorik urdaila bere onera ekartzeko.

On egin! On egin!




Razones para no perdértela

Primavera Verano Otoño Invierno

Momentu onena

Uztailaren 6tik 14ra.
Nola osatu eguna

Nola osatu eguna

Kontsultatu edizio honen Sanferminetako programa.

Oharrak

Oharrak

Kontsultatu Iruñeko jatetxe eta tabernen zerrenda.