Jarduerak eta esperientziak

Elurra puntu-puntuan

Raquetas de nieve en Urbasa  
Nafarroa iraupen eskian aritzeko lurralde garrantzitsua da. Kirol zuriaren modalitate lasaienetarikoa izanik, zaletuari aukera ematen dio baldintza seguruetan aritzeko eta inguruan duen paisaia gozatzeko. Bi eremu nagusi daude horretan aritzeko, antzeko ezaugarriak dituztenak:

  • Larra-Belaguako eski-zentroa (Roncalia) -2008an egin zen, Nafarroako Gobernuak sustatuta- zirkuituan 32 km inguru daude iraupen-eskian aritzeko prestatuta daudenak.
  • Abodi-Irati eski-zentroa: Ospe handiko Iratiko oihanaren gainean dago, batez beste, 1.400 metroko altueran. Eskiatzeko moduko 20 kilometro ditu, eta beste bi pista erraketekin ibiltzeko; zailtasunari dagokionez, maila errazekoak dira pista guztiak, eta leku beretik abiatzen dira denak. Otsagabitik heltzen da estaziora, Larrainera doan NA-211 errepidetik 13.5 kilometro iraganik. Pikatuako antzinako aduanaren ondoan aurkituko dugu errepidea.
Elur-erraketez ibilbideak egiteko geografia ezin hobea eskaintzen du Nafarroak. Horiek esker neguko paisaia zoragarriak eta bazter ezkutuenak gozatzeko parada izanen duzu.
 
Elurra mardul ari duenean, Nafarroak iraupen eskia egiteko beste aukera batzuk eskaintzen ditu. Egokituta ez dauden arren, Aralar eta Urbasa-Andiako mendietan eskiatzen ahal da, bertako naturaren edertasuna lagun.

Razones para no perdértela

Momentu onena

Invierno

Nola osatu eguna

Disfruta de la arquitectura tradicional de los encantadores pueblos del pirineo, y cómo no, de su reconfortante gastronomía.
Oharrak

El 10 de diciembre, no te pierdas la Marcha popular de esquí de fondo "Marcha Blanca" en el Centro de esquí Larra-Belagua.

Se recomienda consultar previamente el estado de las pistas.