Jarduerak eta esperientziak

Bisitatu Iruñeko zezen-plaza

Visita a la plaza de toros de Pamplona Iruñeko zezen-plaza 1922an inauguratu zen, eta nazioarteko ospea du sanferminetako entzierroak direla-eta; oraingo honetan, aukera paregabea eskaintzen digu: estreinako aldiz sartzea barnealdean, eta bertatik bertara ezagutzea festaren nondik norakoak eta zezen-plaza horretan urtero uztailaren 6tik 14ra bitarte bizitzen den emozio hunkigarria. Hura ezagutzeko, bi modu dituzu: bisita gidatu baten bidez, edo modu indibidualean audiogida baten bitartez.

Ibilbidea kalejoiaren bukaeran hasten da, plazarako sarreran. Hiru hormatan proiektatutako dokumental batek irudien eta soinuen bitartez hurbilduko zaitu entzierroaren aurreko une hunkigarrietara; horrela, hesia nola jartzen duten ikusiko duzu, kaleak nola garbitzen duten urez, santuari eskainitako kantuak eta gainerako errituak, eta, bukatzeko, bertatik bertara ikusiko duzu lasterketaren tentsioa eta lasterkariak eta zezenak plazan sartzen diren unea.

Hurrengo geralekua plazako hondarra da; puntu horretatik, harritu eginen zaitu hutsik dagoen plazaren handitasuna. Haren historia ezagutuko duzu, nola egin eta nola handitu zen gaur egungo plaza izatera iritsi arte; orain 20.000 ikusle sartzen dira, eta, hortaz, munduko laugarren handiena da.

Bisitak ukuiluetara bideratuko zaitu. Zezenaren lurraldean sartuko zara hor, haren intimitatean. Bideo batek haren jaiotza erakutsiko dizu, nola bizi den larreetan eta nola bilakatzen den zezen.

Hurrengo aretoan, beste proiekzio bat erakutsiko dizute, zeinak plazan lanean aritzen diren langileen egunerokoaren berri emanen baitizu, baita zezenketa bat osatzen duten uneen berri ere; eta horren guztiaren osagarri, erakusketa-panelak eta tamaina errealean disekatutako Jandilla bat ere, Coquinero izenekoa.

Zaldien patiotik barna, kaperara iritsiko zara, "isiluneen eta beldurren lekura", non toreroak beren baitan biltzen baitira hondarrera atera aurretik.

Eta berriz ere disekatutako beste zezen bat izanen duzu, irudi gogoangarria eraman nahi izanez gero; oraingo honetan Miura bat da, Agujeta.

Bisita berezi bat, Iruñeko arimaren parte bat erakutsiko dizuna.

Kokapena

Razones para no perdértela

Momentu onena

Urteko edozein garai da aproposa Iruñeko zezen-plaza ezagutzeko.

Nola osatu eguna

Baliatu Iruñean emandako egonaldia hiri berde, monumental, atsegin eta gourmet bat ezagutzeko.
Oharrak Bisitak ordubete irauten du, gutxi gorabehera.

Informazio praktikoa

  • Herria PAMPLONA ( 31000 )
  • Zonaldea Iruñerria
  • Data
    • 07/25/2018 - 06/18/2018
  • Prezioa 5,00 €  

    niños de 6 a 12 años, jubilados y estudiantes 4€ y menores de 6 años gratis.

    Con el precio de la entrada esta incluida la visita guíada o la audioguía.

  • Emailinfo@plazadetorospamplona.com
  • Web www.feriadeltoro.com

Información y reservas

  • Telefonoa948225389
  • Hizkuntzak Castellano, Francés, Inglés, Italiano