Jarduerak eta esperientziak

Nafarroako bainu-eremuak

Piscina fluvial de Betelu Nafarroak hondartzarik ez duela diozu? Egia da, bai, baina bainurik hartu gabe zuretzat udak zentzurik ez badu, jakin ezazu Nafarroak ur geza asko duela. Gure ibaiez eta urtegiez gozatzeko ideia batzuk emango dizkizugu:

- Klasikoa: eguzkipean etzan eta gogora ekarri haurra zinenean gure ibaietako hondartzetanbainua hartzen zenuenean. Eremuak kontrolatuak dira, inguru egoki eta ur-kalitate onekoak, zure bainuak lasaitasunez har ditzazun.

- Urtegiak gustuko dituztenentzat: igeri egin Allotzko urtegiko ur urdin-urdinean. Urtegian Nafarroako bela eskolaren egoitza dago eta ontzian ibiltzeko edo windsurf egiteko aukera daukazu. Horrez gain, mundu osoko itsasertzetan arrakasta handia izaten ari den Polinesiako modalitate erraza eta dibertigarria ezagutu dezakezu: paddle surfa.

- Ibaietako jarduerak gustuko dituztenentzat: praktikatu rafting-a edo arroila-jaitsiera Pirinioetan, egin piraguismo ikastaro bat Iruñean, edo ezagutu Irati eta Ebro ibaien ingurumen balioak barrutik.

Informa zaitez ur-jardueretako enpresa espezializatuen inguruan.

Razones para no perdértela

Momentu onena

Udan

Nola osatu eguna

Bainua hartu baino lehen, hartu mokadu bat terraza batean, bisitatu xarmaz jantzitako herriak edota tradiziozko monumentuak. Ezagutu Nafarroan funtsezkoak diren 10 ibilbide
Oharrak Gozatu uraz ezustekorik hartu gabe. Aholku batzuk proposatzen dizkizugu euskaraz zein gaztelaniaz.