Jarduerak eta esperientziak

Bide berdeen xarma

Vía Verde  
Bide berdeak garai bateko trenbideetatik barna joaten diren bidexkak dira, eta eskualde bateko paisaia eta kultura beste modu batez ikusi, sentitu eta gozatzeko aukera ematen digute.  Historiaz eta xarma naturalez beteriko bideak dira, ia zirkulaziorik gabeak, alternatiba osasuntsu, erraz eta segurua ziklismoa edo mendi-ibilaldiak egiteko. Ezagutu Nafarroan barna dauden bost bide berdeak:
         
PIRINIOAK 
 

  • Bidasoaren bide berdea (35 km, Legasatik Endarlatsaraino): Bidasoa ibaia bidelagun dugula, baserriak, herri tipikoak eta bunker ahaztu bat edo beste han-hemenka dituzten larre berdeetan barna ibiltzen da. Tren Txikito esaten zioten, trenbidearen zabaleragatik (0,92m).
  • Plazaolaren bide berdea (54 km; haietatik, 32 Nafarroan barna, Lekunberritik Andoainera): Iruña eta Donostia lotzen zituen bapore-trenak 1958an utzi zion ibiltzeari; Lekunberriko geltokitik, berreskuratutako tartea Larraungo edo Leitzarango paisaia ederren artean doa, baso eta belardien artean.
  • Irunberriko arroilaren bide berdea (6,38 km, Irunberritik Ledeara): kareharrizko horma bertikal-bertikalek osatutako sakanak, ibai baten xuxurlak, saiarreen hegoek moztutako airea eta tren baten triki-traka itzaliaren oihartzuna, Espainiako lehen bidaiari-tren elektrikoarena. "Irati" trena izan zen, Irunberriko Arroilaren Natur Erreserban barna zihoala.
    NAFARROAKO ERDIALDEA
  • Vasco-navarro trenaren bidea (27 km, Murietatik Antoñanaraino, Araban). "Cangrejero" ere esaten zioten tren horren aztarnari segika ibili nahi duenak hainbat oztopo natural gainditu beharko ditu. Kolore suabeak eta zereal-soroak nonahi zabaltzen dira mendien artean zulatutako bide horren inguruan.
  
   ERRIBERA
  • Tarazonicaren bide berdea (22 km, Tuteratik Tarazonara): Tutera hiri monumentaletik, Ebro ibaiaren ertzetako baratzeetan sartu eta Moncayoraino eramaten gaitu, jada Aragoiko lurraldean. Tren xume hura motel samarra izaki, "Escachamatas" izengoiti dibertigarria hartu zuen.

Las vías verdes, senderos que recorren antiguos trazados ferroviarios, nos ofrecen una forma diferente de ver, sentir y disfrutar del paisaje y de la cultura de una región. Recorridos llenos de historia, encanto natural y sin apenas circulación, son una alternativa sana, fácil y segura para hacer ciclismo o senderismo. Descubre las cinco vías de este tipo repartidas por todas las zonas de Navarra:

PIRINEOS
  • Vía verde del Bidasoa (35 km, desde Legasa hasta Endarlatza): con el río Bidasoa como compañero de viaje, discurre entre paisajes de verdes prados salpicados de caseríos, pueblos típicos e incluso algún búnker olvidado. Fue conocido como tren Txikito por su ancho de vía (0,92m).
  • Vía Verde del Plazaola (54 km, 32 de ellos por Navarra, desde Lekunberri a Andoain): el tren a vapor que unía Pamplona con San Sebastián dejó de prestar sus servcios en 1958; desde la estación de Lekunberri, el tramo recuperado discurre por los hermosos paisajes del valle de Larraun o Leitzaran, entre bosques y prados.
  • Vía verde de la Foz de Lumbier (6,38 km, desde Lumbier a Liédena): barrancos calizos con paredes de vértigo, susurros de un río, aire cortado por las alas de buitres leonados y el eco del apagado traqueteo de un ferrocarril, el primer tren eléctrico de pasajeros de España. Fue el "Irati" a su paso por la Reserva Natural de la Foz de Lumbier
ZONA MEDIA
  • Vía del Ferrocarril Vasco-navarro (27 km, de Murieta a Antoñana, en Álava) Aquellos que decidan seguir la huella dejada por el tren conocido también como "el cangrejero", surcarán numerosas barreras naturales. Colores suaves y tierras de cereal se despliegan en torno a esta ruta horadada entre montañas.
RIBERA
  • Vía Verde del Tarazonica (22 km, de Tudela a Tarazona): Desde la monumental ciudad de Tudela, nos adentra en las huertas de la ribera del Ebro y nos lleva hasta el imponente Moncayo, ya en tierras aragonesas. La lentitud de su modesto ferrocarril le hizo ganarse el divertido apodo del "Escachamatas".

Razones para no perdértela

Primavera Verano Otoño Invierno

Momentu onena

Udaberritik udazkenera arte.
Nola osatu eguna

Nola osatu eguna

Jarduera fisikoa egin eta gero, eskualde bakoitzeko jaki gozo-gozoak probatu behar.
Oharrak

Oharrak

Kontsultatu bizikletak alokatzen  dituzten enpresak.