Jarduerak eta esperientziak

Lizarra, izarra

Vista del casco histórico y el río Ega Lizarra "Iparraldeko Toledo" ere esaten zaio- Nafarroako Erdialdeko hiri txiki eta animatu bat da, bisitatzea merezi duena haren iragan historiko eta kultural zabalean sakontzeko.

Hango gidarien eskutik bitxikeriaz beteriko bazterrak ezagutuko dituzu, baita Erdi Aroan zeuden hiri burguak eta hiriaren iragan sefardia ere. Donejakue bideak eta biderako sortua da, eta Curtidores edo San Nikolas karriketatik ibiliz gero, litekeena da egunero handik iragaten diren ehunka erromesetako bat edo beste ikustea.

Ziur asko, harrituta geratuko zara hiriaren Erdi Aroko iragana ezagututa; jakin behar duzu, bada, Nafarroako Erresuma guztiko hiri harresituena eta defendatuena izan zela. Karlismoak ere aztarna handia utzi zuen lurralde horietan; horrela, liberalek eta karlistek XIX. mendean barna egin zuten konspirazioetako batzuk egin ziren han.  Gainera, hiriaren historian eragina izan duten pertsonaien gaineko bitxikeriak, legendak eta kontakizunak kontatuko dizkizute.

Ez ahaztu dastatzea zainzuriak, pikillo-piperrak eta tHarritu eginen zaitu merkataritza arloko mugimendu biziak -denboran zehar mantentzen jakin baitu- eta asteko azokako giro paregabeak; azoka hori urteko ostegun guztietan egiten da, San Juan eta Santiago plaza jendetsuetan.

Ez ahaztu dastatzea zainzuriak, pikillo-piperrak eta txerrikume errea han diren jatetxe ugarietako batean, betiere Nafarroako eta Errioxako Jatorri deiturako ardo gozoekin batera.

Bisita gidatuak egiten dituzten Lizarrako enpresak:



Kokapena

Razones para no perdértela

Primavera Verano Otoño Invierno

Momentu onena

Cualquier época del año es buen momento para conocer esta bonita ciudad.
Nola osatu eguna

Nola osatu eguna

Acércate al relajante embalse de Alloz y sumérgete en sus aguas turquesas.
Oharrak

Oharrak

La visita tiene una duración de 1h aproximadamente y es apta para todo tipo de público.