Jarduerak eta esperientziak

Mindfulnessa Henri Lenaerts museoan

 
Irurren, Allozko urtegiko ur bare eta urdinei, Guesalazko ibar lasaiari eta Urbasa-Andia mendiari begira, Henri Lenaerts eskultore belgikarraren museoa dago -artista hori filosofia hinduaren ohiko praktikatzailea zen-.
 
Museoa kudeatzen duen Henri Lenaerts fundazioak, eskultorearen lana ezagututa eta jakinda leku guztiz egokia dela meditazio iraunkorra egiteko, Mindfulness edo erabateko arretako zenbait saio egiten ditu urtean zehar. Meditazio-teknika horretan, zure gorputzaz eta arnasaz kontziente bilakatzen zara, sosegu- eta atseden-sentsazio bat lortzeari begira. Ohiko tresna bat da, estresari, antsietateari eta pentsamendu negatiboari aurre egiten lagunduko dizuna.
 
Saioek hainbat formatu dituzte -egun batekoak, asteburukoak edo iraupen luzeagokoak-, eta talde txikiekin egiten dira -5 eta 10 pertsona bitarteko taldeekin-. Tailerrak antolatzen dira, eguneroko bizitzaren eta naturaren elementuak erabiliz. Normalean, 10:00etan hasten dira, gosariarekin, eta 18:00etan bukatzen dute, bazkaria ere sartuta dagoela.
 
Aprobetxatu hain berezia eta hain energiaz betea den leku hori zure emozioak puntuan jartzeko. Esperientziak liluratu eginen zaitu.
 
 
 

Kokapena

Razones para no perdértela

Momentu onena

Siempre que organicen un curso. Consultar su web.

Nola osatu eguna

Merece la pena una visita al embalse de Alloz.
Oharrak Normalmente la actividad dura todo el día, pero también se pueden organizar sesiones de medio día. Consultar previamente en su web.