Jarduerak eta esperientziak

Bisita gatzaga batera

 
Galdetu diozu noizbait zure buruari nondik datorren etxean egunerokoan erabiltzen dugun gatz hori?
 
Iruñearen eta Lizarraren arteko erdibidean Jaitz dago, eta, han, zalantza guztiak argituko dizkizute Gironés eta Nuin Eraso gatzagetan; izan ere, iturburuko ura erabiliz gatza egiten duten gatzaga gutxienetako bi dira horiek. Haietan, gatz arrunta ateratzeko eta ekoizteko artisau-prozesu zaharraren sekretu guztien berri emanen dizute; izan ere, teknika hori erromatar garaian hasi zen.
 
Ibilbidean zehar, kontatuko digute mineral horrek zer ematen digun, nolako eragina duen gure osasunean, nola erabili helburu terapeutikoekin, eta abar. Bisitari akabera bikaina emateko, gatz batzuk dastatuko dira.
Gironés gatzagek BIO kalitate-ziurtagiria  lortu dute; Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak ematen du, baina Europa guztian dago indarrean. Gatz hori ekologikoa eta bio-osasungarria da.
 
Nuin Eraso gatzagek -bertako lehen agiri idatzia 1492koa da- oinak garbitzeko  bainuak eskaintzen dituzte, ur gazi naturalean.

Kokapena

Razones para no perdértela

Momentu onena

Cualquier época del año es buena para acercarse a las salineras.

Nola osatu eguna

Muy cerca se ubica el Monasterio de Iranzu, el embalse de Alloz, donde podrás practicar deportes acuáticos, ganaderías ecológicas, queserías, mielerías y un sin fin de recursos.

 

Consúltalos aquí.

Oharrak La visita dura aproximadamente entre 1h y 1,30h.

Informazio praktikoa

  • Herria SALINAS DE ORO
  • Zonaldea Erdialdea

Información y reservas

  • Telefonoa628407127 / 637605282