Jarduerak eta esperientziak

Tutera, ezagutu beharreko perla bat

Plaza de los Fueros  
4 arrasto hiri horren gakoak aurkitzeko:

  • Lehengai bikain bat: 28 berdura mota ere dastatzeko aukera.
  • Ondare monumental ikusgarria, aztarna musulman, judu, mozarabiar eta kristaua duena.
  • Ongi errotutako festa eta tradizioak, hango jende irekiak eta alaitsuak.
  • Bidexka freskagarriak Ebroko ibai-ertzetan barna.
Tutera, iragan musulmaneko hiri garrantzitsuenetako bat Espainian eta Europan. 35.000 biztanle baino gehixeago ditu, eta alde zahar interesgarri bat ere bai, oinez aise ibiltzeko modukoa; gure gomendioa: bisita gidatu baten bitartez ezagutzea. Katedrala da hango harribitxi arkitektonikoa, baina, hartaz gain, betiko komentuak eta jauregiak ere ezagutuko dituzu, eta, haien artean, Avant-Garde nazioarteko jaialdiko hiri-artearen sormen-lan txundigarriak ere bai.  Halaber, hiriaren kamera iluna ere bisitatuko duzu, eta tuterarren elkargune nagusiraino ere ailegatuko zara, hots, Foru plazaraino. Fatxada koloretsuak eta armarridunak daude, eta hiriaren eguneroko martxa ezagutu nahi izanez gero, hari begira geldi zaitezke han dauden terrazetako batetik.
 
Eta aholku bat: ez alde egin Nafarroako Erriberatik hango berdura gozo-gozoak eta ospetsuak probatu gabe -Ferran Adriàk berak goraipatu zituen-, Nafarroako JDko ardo on batez lagunduta. 
 
Kontsultatu hemen Tuterako gidaliburuak.
 
 

Kokapena

Razones para no perdértela

Momentu onena

Cualquier época del año.

Nola osatu eguna

Acércate al Parque Natural de las Bardenas RealesReserva de la Biosfera por la Unesco.
Oharrak

La duración de la visita oscila entre 1h y 1,30min.

 

 

Informazio praktikoa

  • Herria TUDELA
  • Zonaldea Erribera
  • Data
    • Urte osoan
  • Punto de encuentroConsultar con cada empresa.

Información y reservas

  • Cita previa CitaPrevia_SN
Plano de Tudela Tudela con niños